Txistulariek eta ‘Musikalean’ ekimenak girotuko dute Santa Zezilia eguna
Udalaren Txistulari Taldea.Txistulari Taldea Santa Zezilia, musikarien zaindariaren eguna gerturatzen ari den honetan, Donostiak musika hiriko zenbait txokotara eramango duten bi hitzordu garrantzitsu hartuko ditu datozen egunetan: Udalaren Txistulari Taldearen kontzertu nagusia eta Musikalean 2026 ekimena.
Hasteko, datorren hilaren 15ean, 12:00etan, Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak eta Santa Cecilia Abesbatzak kontzertu bateratua eskainiko dute udaletxeko Udalbatza Aretoan. Aurtengo ardatza Tomas Garbizu musikagilearen jaiotzaren 125. urteurrena izango da eta erretiroa hartu berri duen Juan Vega txistulariari agurra egingo diote. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.
Bestalde, musika ikaskuntza hiriko eguneroko bizitzara hurbiltzeko asmoz, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak Musikalean 2026 ekimenarekin bat egingo du, hemeretzigarrenez. Hilaren 16tik 22ra bitartean, Euskal Herriko 50 musika eskolatako 1.500 ikasle baino gehiagok kaleak eta plazak agertoki ireki bihurtuko dituzte. Donostiako hitzordua hilaren 17an, asteartean, izango da, 18:00etan, Atotxako egoitzaren sarrera nagusian. Bertan, eskolako txistu ikasleek egingo dute erakustaldia.

