Kalean da 'Retrotopia', Asgarthen hurrengo diskoaren aurrerapena
Asgarth heavy metal talde añorgatarra.Asgarth Asgarth heavy metal talde añorgatarrak Retrotopia abestia argitaratu du, ostiral honetan (hilak 20) argitaratuko duten izen bereko diskoaren aurrerapena. Singlea bera ez ezik, bideoa ere argitaratu du Donostiako taldeak, jarraian ikus dezakezuena:
Taldeak lau urtetan plazaratu duen lehen abestia da, eta “iraganaren idealizazioaz egiten du gogoeta”, Asgarth taldearen beraren hitzetan. Bideoklipa Quartan Irudi Zerbitzuek grabatu eta editatu dute, eta diskoa Elkar Musika argitaletxearekin plazaratuko dute. Taldearen seigarren lan luzea da Retrotopia diskoa, eta Usurbilgo Haritz Harreguy estudioetan grabatu dute, Zeldatik (2022) eta Asgarth Zuzenean (2024) diskoekin egin zuten moduan.
Lan berriaren aurkezpen bira etxean abiatuko du Asgarthek: urtarrilaren 9an, Añorgako zinema zaharrean; kontzerturako sarrerak salgai daude jada. Aurrez, taldeak emanaldi berezi bat eskainiko du abenduaren 5ean Durangoko Azokan, Musika Berria ekimenaren aurkezpen egunean.

