Donostiar asko daude 2027ko Urrezko Danborraren eta dominen hautagaien artean
Ane Gabarain, Sabino Ormazabal, Miren Urbieta, Javier Gurrutxaga eta Jose Luis Rebordinos dira horietako batzuk. Hiriko eragile eta kirol taldeak ere ageri dira zerrendetan.
Xabier Anduaga tenorea, 2026ko Urrezko Danborra jaso berritan.Nagore Garmendia Artano Donostiako Udalak ezohiko bozeramaileen batzordea egingo du abenduaren 1ean, 2027ko Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak jasoko dituzten pertsona edo erakundeen izenak adosteko. Zehazki, 46 hautagai daude Urrezko Danborrerako eta 65 dominetarako, donostiarren presentzia nabarmenarekin. Esaterako, Ane Gabarain aktorea, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendari ohia eta Donostia Arraun Lagunak hautagaitzen bi zerrendetan daude. Beste behin ere, hedabide batek filtrazio bidez aurreratu du informazioa.
Urrezko Danborra jasotzeko hautagaien artean, batez ere, kultur eta kirol alorreko pertsonak zein elkarteak daude. Aipaturikoez gain, badira beste batzuk: Aimar Bretos kazetaria, Ancora elkartea, Kemen elkartea, Ibon Martin idazlea, Javier Gurrutxaga abeslaria, Juan Mari Arzak sukaldaria, Martin Zubimendi futbolaria eta Xabi Prieto futbolari ohia, besteak beste. Esanguratsuak diren beste hautagai batzuk ere badira.
Jarraian duzue zerrenda osoa:
- Aimar Bretos (kazetaria).
- Ainara Lopez (komunikatzailea).
- Ane Gabarain (aktorea).
- Antton Larretxau (ingurumena).
- Ancora elkartea.
- Atece Gipuzkoa elkartea.
- Aunitz Alberdi (kazetaria).
- La Viña taberna.
- Basque Luxury enpresa.
- Bruce Springsteen (musikaria).
- Kemen elkartea.
- Coral Lopez-Castellanos (dantza irakaslea).
- David Bisbal (abeslaria).
- Donostia Arraun Lagunak.
- Elena Irureta (aktorea).
- Eneko Pikabea (kazetaria).
- Fernando Mitxelena (tiratzailea).
- Giovanna Santamaria (ingeniaria).
- Ibon Martin (idazlea).
- Ignasi Vila (hezkuntza).
- Javier Gurrutxaga (abeslaria).
- Jokin Aperribai (Realeko presidentea).
- Jon Arzubialde (korrikalaria).
- Jose Luis Rebordinos (Zinemaldiko zuzendari ohia).
- Jose Ramon Soroiz (aktorea).
- Juan Mari Arzak (sukaldaria).
- Juan Mari Mañero (kazetaria).
- La Tienda del Bordado denda.
- Martin Zubimendi (futbol jokalaria).
- Miguel Martin (Jazzaldiko zuzendari ohia).
- Mikel Aiestaran (kazetaria).
- Mikel Etxarri (futbol entrenatzaile ohia).
- Mikel Oiartzabal (Realeko futbol taldeko kapitaina).
- Miren Urbieta (sopranoa).
- Naroa Agirre (kirolaria).
- Olatz Vesga (erizaina).
- Pedro Maria Idigoras (medikua).
- Pedro Miguel Etxenike (zientzialaria).
- Remco Evenepoel (txirrindularia).
- Santiago Rivera (sukaldaria).
- Semi Zabala enpresa.
- SurEuskadi enpresa.
- Euskal Billera elkartea eta danborrada.
- Tati Garmendia (Bera Berako kirol zuzendaria).
- Tatus Fombellida (ostalaria).
- Xabi Prieto (futbol jokalari ohia).
Hiritar Merezimenduaren Dominen kasuan ere agerikoa da Donostiako pertsona eta erakundeen presentzia. Besteak beste, aipatzekoak dira Pili Jauregi loiolatarra, Sabino Ormazabal zenda, Añorgako Kultur eta Kirol Elkartea, eta auzogintzan diharduten Felix Soto eta Iñaki Olasagasti.
Segidan ikus dezakezue zerrenda:
- Pili Jauregi (Loiolako Latsarien plazako latsaria janzten duen loiolatarra, besteak beste).
- Agustin Jimenez (kultur dinamizatzailea).
- Ainara Lopez (komunikatzailea).
- Alex Remiro Fundazioa.
- Altzako Historia Mintegia.
- Ane Gabarain (aktorea).
- Antiguotarrak dantza taldea.
- Antton Larretxau (ingurumena).
- Añorgako Kultur eta Kirol Elkartea / Arkaitz Añorgako Dantza Taldea.
- Gipuzkoako Belenzaleen Elkartea.
- Lirica Sasibill elkartea.
- Asociacion Pro Para el Cuidador Familiar.
- Aurora Elosegi (erretiratutako magistratua).
- Baobab Euskal Herria elkartea.
- Caritas.
- Txillida Leku museoa.
- Aita Donostia abesbatza.
- Donostia Arraun Lagunak.
- Askatuak Gipuzkoa Basket elkartea.
- Edurne Pasaban (kirolaria).
- Elena Auzmendi (boluntario sanitarioa).
- RCNSS bela eskola.
- Euskadi Surfari elkartea.
- Fanfarre Gaztelubide elkartea.
- Felix Soto (elkartegintza).
- Gerardo Lertxundi (administrazio publikoa).
- Golden Apple Quartet.
- Helena Jimenez de Aberasturi (enkoadernatzaile artistikoa).
- Herridantza dantza taldeak elkartea.
- Hurkoa Fundazioa.
- Idoia Odriozola (merkataritza).
- Iñaki Olasagasti (elkartegintza).
- Javier Recio (medikuntza).
- Javier Ruiz (medikuntza).
- Jesus Etxegoien (kaleko saltzailea).
- Joanes Mathieut (publizista).
- Jokin Telleria (kulturgilea).
- Jon Etxezarreta (biologoa).
- Jose Angel Matias.
- Jose Luis Astigarraga (kulturgilea).
- Jose Luis de la Cuesta (hezkuntza).
- Jose Luis Rebordinos (Zinemaldiaren zuzendari ohia).
- Joxe Mari Oiartzabal (musikaria).
- Joxean Urbieta (musikaria).
- Juan Luis Cano (boluntarioa).
- Julio Villar (kirolaria).
- La Tienda del Bordado denda.
- Los Bebes de la Bulla fanfarrea.
- Maixabel Lasa (aktibista politikoa).
- Marisa Arriola (enpresaria).
- Mikel Castellanos (ostalaria).
- Mikel Etxarri (kirol entrenatzaile ohia).
- Mikel Oiartzabal (Realeko futbol taldeko kapitaina).
- Nagusilan elkartea.
- Olatz Egiburu (kulturgilea).
- Olatz Vesga (erizaina).
- Patxi Lago Titin (elkartegintza).
- Peio Aldazabal (zinemagilea).
- Ricardo Sabadie (zenduriko musikaria).
- Sabino Ormazabal (zenduriko aktibista).
- Susana Soto (kultura).
- Teresa Soto.
Bost talde politikoetako bozeramaileek urriaren 19tik azaroaren 1era bitartean egindako prozesu publikoan herritarrek proposatutako Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak lortzeko hautagaitzak dira eztabaidatuko dituztenak. Udal araudiaren arabera, bozeramaileen batzordean hautagaitzen inguruan taldeen bi hereneko adostasunik ez badago, herritarren bozketa prozesu bati ekingo diote.
Prozesua eta datuak
Urrezko Danborra lortzeko hautagaitzak aurkezteko prozesuan inplikazioa areagotu egin dela adierazi du udalak, 107 parte hartzaile izan baititu, aurreko urtean 90 izan ziren bitartean. Proposamen guztiak partikularrek egin dituzte, emakumeen eta gizonen parte hartze orekatuarekin eta helduen adin tarte guztien ordezkaritzarekin.
Herritarrek Hiritar Merezimenduaren Dominetarako proposamenen partaidetza prozesuak, berriz, erakutsi du herritarrek Donostiako ongizate kolektiboan laguntzen duten pertsonak eta erakundeak aintzatesteko interesa dutela. Oraingoan, 146 pertsona eta erakundek hartu dute parte, horietatik 131 pertsona fisikoak izan dira eta hamabost elkarteak, iaz baino kopuru handiagoa, orduan 140 pertsona eta erakundek parte hartu baitzuten.
Parte hartzeak, gainera, belaunaldi ordezkaritza zabala erakusten du, 50 urtetik gorako pertsonen presentzia nabarmenarekin, eta emakumeen eta gizonen arteko oreka proposamenak egin dituztenen artean.


