Anoetan asteko zazpi egunetan irekita egongo den garagardotegia irekiko du Realak
Anoeta futbol estadioko Keler espazioa.Reala Realak Anoetan garagardotegi bat eta jatetxe bat irekitzeko asmoa du. Jon Alvarez de Eulate klubeko ustiapen komertzialeko arduradunak aurreratu zuen atzo, Madrilgo Estadios Summit foroan. Garagardotegia eta jatetxea astelehenetik igandera irekitzea aurreikusten dute. “Proiektu polita” dela nabarmendu zuen, baina ez zuen zehaztu noizko jarriko dituzten martxan.
Futbol partiden eta beste kirol txapelketen egunez harago, klubaren diru sarrerak %5era iristen ez direla adierazi zuen Eulatek, eta epe ertainera ehuneko hori handitu nahi dutela halako negozioekin. Horrez gain, zehaztu zuen Realak urtean zehar 180-200 jarduera zein ekitaldi antolatzen dituela Anoetan. Kontzertuei dagokienez, azaldu zuen klubak hainbat hitzarmen egin dituela antolatzaileekin, kanon bat kobratuz, diru sarreren ehuneko bat banatuz edo metodo misto bat erabiliz.
Realak, gaur egun, Keler espazioa eta beste ostalaritza gune batzuk ditu Anoeta futbol zelaian. Dena dela, horien erabilera partida egunetan eta jarduera jakinak antolatzen direnean zabaldu ohi dituzte.

