Donostiak estatuko taxi zerbitzu garestiena du, beste behin
Hainbat taxi, Bulebarrean.Iberium Web Facua kontsumitzaileen eskubideen defentsarako erakundeak Espainiako Estatuko 57 hiritako taxi urbanoen tarifak aztertu ditu, eta Donostiako zerbitzua da berriz ere guztien artean garestiena. Erakundeak urtero aztertzen ditu eta laugarren urtez jarrian Donostia dago zerrendaren buruan. Jarraian, Gijon eta Oviedo hiri asturiarrak daude. Aldiz, merkeenak Cadiz, Melilla eta Las Palmas dira.
Ikerketak zerbitzu horren prezioak alderatu ditu iraila eta azaroa bitartean. Kontuan hartu dituzte ibilbide bakoitzaren tarifen analisiak — gutxieneko bidaia edo kilometro bateko ibilbidea, eta bost eta hamar kilometroko ibilbideak, guztiak eguneko ordutegian, gauekoan eta asteburuko gauekoan— erakusten du hiri garestienaren eta merkeenaren arteko aldea % 67,5ekoa dela. bederatzi ibilbideak batera hartuta.
Distantzia motzenetan, hiri garestieneko prezioa merkeenekoaren bikoitza baino gehiago izatera irits daiteke. Hain zuzen, %110,9ko aldea dago Zaragozaren (3,04 euro) eta Donostiaren (6,41 euro) artean, lanegunetako eguneko ordutegian egindako kilometro bateko ibilbidean. Halaber, urtarriletik azarora bitartean indarrean egon diren. Nabarmentzekoa da Donostiak eguneko kilometroko tarifa merkeenetako bat duela, 0,90 euro, Ceuta, Melilla edo Las Palamasen “oso antzekoa”.

