Garagardotegia irekiko dute Anoetan
Anoetako argazkia, jendez gainezka, lehen urteetan. Kutxateka Realak garagardotegi bat irekiko du Anoetan, egunero irekitzeko asmoarekin –astelehenetik igandera–, baita jatetxe bat ere irekitzea pentsatzen ari da. Jon Alvarez de Eulate, Realeko ustiapen komertzialeko arduradunak azaldu duenez “negozioa partidu eta kirol txapelketetatik haratago doa”; astegun guztietan garagardotegia irekiaz diru sarrera gehiago edukitzea espero dute.
“Proiektu polita” izango dela ziurtatu du arduradunak, oraindik noiz irekiko duten zehaztu ez duen arren. Bestetik, Anoetan antolatzen diren beste jarduerak ere aipatu ditu Alvarez de Eulatek –180 eta 200 artean–, eta gaineratu du, kontzertuak bertan egiteko lan hitzarmen ezberdinak jorratu dituela hainbat eragilerekin.

