Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera
Lan gatazka

Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena sinatu du LABek

LAB_egoitzak LAB sindikatuko kideak.LAB

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena lortu dute. Zehazki, aurreakordioa sinatu dute. “Negoziazioan, hasieratik administrazio publikoko langileen lan baldintzen parekatzea defendatu dugu, eta aurreakordioak langile publikoekiko arrakala murrizten du”, nabarmendu du LABek.

Horrekin batera, hurrengo negoziaziorako “helburu guztiak lortzeko bide bat” irekitzen duela adierazi du sindikatuak. “Aurreakordioak beste hobekuntza batzuk ekartzen dizkio sektoreari, hala nola 60 urtetik gorako langileentzako hobekuntzak, plusen igoerak, eta partzialtasunari aurre egiteko neurriak”.

Aurreakordioa LABeko ordezkari, afiliatu eta bidean izan ditugun aliatu askoren borrokaren bidez lortu dutela nabarmendu du sindikatuak: “Enpresaz enpresa berdintzearen aldarria eraman du LABek, mobilizazio ezberdinetan sektoreko hitzarmena aldarrikatu du, eta aldundiaren zein patronalaren utzikeria salatu du. Urrats hauek zilegi den borroka bati bide ematen diote, eta hurrengo negoziaketa dagokion indarrarekin jorratzeko asmoa agertu du sindikatuak, berdintzea bere osotasunean lortzeko”.

Azkenik, sindikatuak aldarrikatu du “borrokan sinesten dutenen arteko elkarlana eta aliantza indartu” behar dela, “zaintza sistema publikoa lortzeko norabidean aurrerapausoak emate aldera”.

HITZAkide HITZAkide