Saskibaloia

Jonas Paukstek ibilbide laburra izan du Askatuak Gipuzkoa Basketen

Paukste Jonas Paukste jokalaria.Askatuak Gipuzkoa Basket

Askatuak Gipuzkoa Basketek eta Jonas Paukste jokalariak adostu dute zuten kontra harremana etetea. Horrela, pibote lituaniar garaiaren ibilbidea oso laburra izan da Donostian. 

Klubak eskerrak eman dizkio Pauksteri sasoi honetan egindako “lanagatik, konpromisoagatik eta profesionaltasunagatik”. Era berean, “zorterik onena” opa dio jokalariari.

Ekainean iragarri zuten lituaniarraren fitxaketa, eta klubeko historiako jokalari altuena zela nabarmendu zuten —2,24 metroko altuera du—.

HITZAkide HITZAkide