Musika

Krilin berriz elkartu da kontzertu bakar bat emateko

Krilin_2010 Krilin taldea —Parra, Endika, Urko eta Sainz, ezkerretik eskuinera—, 2010ean, Plaza Berrian.Nerea Lizarralde

Donostiako Krilin post-hardcore taldeak egunak zeramatzan sare sozialetan zerbait zetorrela iragartzen. Azkenik, horrela izan da. Hamazazpi urte geroago, taula gainera itzuliko direla jakinarazi dute. Zehazki, datorren urteko maiatzaren 8an izango da, Tabakalerako Kutxa Klubean. Sarrerak 24 ordutan agortu ziren, beraz, 130 pertsona inguruk izango dute aukera banda berriz ere oholtzan ikusteko.

Zazpi urteko ibilbidea osatu zuen laukoteak, eta jatorrizko musikari horiek eskainiko dute emanaldia: Urko (ahotsa eta baxua), Endika (gitarra), Sainz (gitarra) eta Parra (bateria). 2004. urtean eskaini zuten kontzertua, eta 2011n azkena, Bartzelonan. Ordea, benetako despedida bat egiterik izan ez zutenez, berriz ere elkartuko dira, Donostian.

Kontzertuaz harago, 2009an argitaratu zuten When the time comes there will be no time disko bakarra biniloan berrargitaratuko dute, Radix Records zigiluaren bidez. Soilik 200 ale kaleratuko dituzte, eta dagoeneko erreserbatu daiteke donostiarren Instagram sare sozialean.

HITZAkide HITZAkide