'Hiritarrak' irrati egitasmoa sortu dute, Donostiaz eta donostiarrei buruz hitz egiteko
'Hiritarrak' irrati saioaren logoa. Donostia XXI Foroa egitasmoaren sortzaileek Hiritarrak irrati proiektua martxan jarri dute. Donostiako eta inguruko pertsonak, istorioak eta eguneroko bizitza erdigunean jartzea du helburu. “Programa espazio ireki, hurbil eta dinamikoa izateko asmoz sortu da, herritarrek ahotsa izan dezaten”, azaldu dute.
Harkaitz Aranburu da irrati saioaren gidaria, foroaren sustatzaileetako bat, eta DK Irratiaren bidez entzun daiteke. Hain zuzen ere, dagoeneko lehen atala entzungai jarri dute. Antxon Santamaria da protagonista, besteak beste, Erdian Bizi elkarteko kidea.


