«Topo berriaren» inguruan hausnartzeko jardunaldia antolatu dute Tabakaleran
Topoaren igarobidearen geltoki berrietako bat da Bentaberrikoa.Joseba Parron San Sebastian Topoaren igarobidea ireki ostean, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Sailak eta Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak Berria eta betikoa: XXI. menderako Topo berria jardunaldia antolatu dute Tabakaleran, hurrengo asteazkenerako (abenduak 2): “Gizarte osoari irekitako topaketa da, azken hamarkadetan Gipuzkoan izan den mugikortasun proiektu garrantzitsuena sakon ezagutzeko”, azaldu dute. Egun osoko jardunaldia izango da: 09:00etan hasiko da eta 17:00etan bukatu; joan ahal izateko izena eman behar da, hemen.
Antolatzaileek azaldu dutenez, jardunaldiak “erakundeetako arduradunak, ingeniaritzako, trenbide plangintzako, mugikortasun jasangarriko eta hiri garapeneko adituak eta Iberiar penintsulako metropoli operadore nagusietako batzuen ordezkariak bilduko ditu”. “200 lagun baino gehiago bertaratuko diren jardunaldi osoan zehar, topoaren eraldaketa ahalbidetu duten alderdi teknikoak, sozialak eta lurraldekoak aztertuko dira, bai eta milaka erabiltzaileren konektibitateari eta bizi kalitateari ekarriko dizkien onurak ere”, gaineratu dute. Hemen kontsultatu dezakezue egitarau osoa.


