Barbaridad Bagdaden lehenengo lana argitaratu dute

bagdad Barbaridad Bagdad taldea.Barbaridad Bagdad

Donostialdean sorturiko Barbaridad Bagdad taldeak bere lehen lana argitaratu du asteazkenean. Ekainean egin zuten lehenengo kontzertua eta ordutik diskoaren azken ukituak egiten aritu dira. 

Barbaridad Bagdad garage-punk taldea Donostiako eta inguruko lau musikari ezagunek osatzen dute: Juanjo Berasain (Ezpalak, Los Moths…) gitarran eta ahotsean, Alain Martinez (Qverno, Dirty Pink Ladies…) gitarran, Iker Vazquez (Pelax, Blaka…) baterian eta Jon Agiriano (Rukula, Blaka…) baxuan. Jay Reatard, The Ponys, Metz edo Sonic Youth aipatu dituzte erreferentziazko talde gisa. 

Pello Armendariz, Andoni Olaetxea eta Gari lagunen hitzekin egin ditu Berasainek diskoaren kantu gehienak. Mikel Laboaren kantu batetik dator taldearen izena. Laboak ezer gutxi idatzi zuela jakina denez, Bernardo Atxagarena da esaldia, eta musika Lisabö taldearekin batera ondu zuen donostiarrak. 

23 minutuan doazen sei kantek dinamika handia proposatzen dute. Guztiak rock elektriko eta urratuaren energiarekin. Gitarra zaleentzako disko aproposa dirudi, baita zuzeneko indartsuak gozatzekoa.

Carlos Desastre musikari eta poetak Dut taldearen Petrolioa ere kanturako egindako hitzak euskaratu dituzte: “Haizeak eramango gaitu olatuak garenean / ez dago erailtzeko denak hilak direnean / itsasoan hilko gara, hor dugulako jatorria. / Arrazoi zaharrak badoaz, atzetik datoz berriak”. 

Gipuzkoako hurrengo kontzertua, abenduaren 5ean izango da, Lasarte-Oriako Xirimiri elkartean, Superlore taldearekin batera. Ea Laboaren kantuaren bertsioa entzuterik dugun: “Qué barbaridad Bagdad, idatzi ninan gauez!”.

HITZAkide HITZAkide