Sail Ofizialean hiru, Zuzendari Berriak eta Zabaltegi-Tabakalera sailetan bana bat, eta Zinemira sailean hainbat ikus ahal izango dira.
Aurten ere, Zinemaldiko sarrerak banatuko ditugu HITZAkideen artean!
Lortu 73. Zinemaldiko euskarazko edota euskaraz azpititulatutako filmetarako sarrera bikoitz bat. Emanaldi bakarra aukeratu daiteke, sarrerak bukatu arte.
Hilaren 17an, asteazkenean, 14:00etan, sarrerak eskuratzeko aukera izango duzue. Adi egon!
Sarrerak online jasoko dituzu, ‘Home ticket’ formatuan. Zure posta elektronikoan jasoko duzu aukeratzen duzun sarrera bikoitza.