


07:43ean sartu behar zuen Korrikak Bidebietatik, baina 30 minutuko atzerapenarekin heldu da. Auzoz auzo ibili ostean, 13:30ak aldera atera da Errekaldetik.

Korrikak baditu hutsik egiten ez duten lagunak, eta, beste behin ere, Juantxo tabernak 24. Korrikan lekuko hartze bat edukiko du. Hamargarren Korrikatik ez du hutsik egin, eta aurtengoa berezia izango da Xabi Agirre arduradunarentzat.

Hemen da Korrika, euskararen aldeko herri ekimen erraldoia. Martxoaren 25ean pasatuko da Donostiatik, eta, noski, IRUTXULOKO HITZAk parte hartuko du. Grosen hartuko dugu euskararen lekukoa aurten; han espero zaituztegu!

Donostian, Korrikaren azken prestaketa lanetan murgilduta daude AEK-ko kideak. Aitziber Otegik eta Eider Hernandezek aurtengo edizioaren nondik norakoak eta Korrikatik haragoko erronkak azaldu dizkiote IRUTXULOKO HITZAri.

Irakasleak euskalduntzeko eta euskal kulturan murgiltzeko programa da Irale, eta bertako irakasleak dira Idoia Ibero Urbieta eta Ainhoa Agirrezaldegi Errekondo. Lanean hasi zirenetik, saiatu dira Korrika eta horrek esan nahi duena ikasleei helarazten, eta aurtengoa berezia izango da haientzat. Izan ere, Irale itxi egin behar dute.

Zenbat dakizu Korrikari buruz?
Hemen duzu IRUTXULOKO HITZAk antolatu duen joko berria. Korrikari buruzko galderak prestatu ditugu, euskaldunontzat eta donostiarrontzat hain berezia den ekimen honi buruz zenbat dakizun neurtzeko, eta bide batez, bitxikeri berriak ikasteko.
Hamarretik sei galdera asmatzen badituzu, Errigora saski eder baten zozketan sartuko zara!
Parte hartzeko epea: martxoaren 18tik 29ra.
Irabazlea: MADDI ARRECHE ORONOZ
Parte hartzeko epea bukatu da.