
Bost urte beteko dira martxoaren 9an Pepe Rei hil zela. Galiziarra sortzez, Donostian egin zuen bere bizitza osoa, kazetaritza konprometituaren eredu erraldoiak. Joan Mari Irigoienen hitzekin oroitu dezakegu: «Ni ez naiz erregezalea, / ez, / baina biba Pepe Rei!».

Atzoko egunez, duela 135 urte, jaio zen Gavina Viana Viana donostiarra, 1891ko otsailaren 19an. Historia orokorrak ahaztu duen horietako bat da. Borrokalari antifaxista konbentzitua, 36ko gerran, lehen lerroan egon zen: PSUCeko Emakumeen Milizietako Gerra Sailaz arduratu zen.

Tradizio guztien azpian dago ezagutu gabeko historia bat. Pertsona eta elkarte ugariren ekarpen sortzailea. 1813aren erreketak ekarri zuen Donostiako inauteriak ia zerotik hasi behar izatea. Eta errautsetatik sortu zen indar izugarriz oihu bat: «Festara, dantzara!».

Otsailaren 22an ehun urte beteko dira Loiolako kuartelak inauguratu zituztenetik. Lau urte behar izan zituzten eraikitzeko, eta 1926an izan zen inaugurazio ekitaldia. Alfonso XIII.a Espainiako erregeak eta haren ama Maria Kristina erreginak parte hartu zuten, besteak beste.

Sei hamarkada bete ziren iragan urtarrilaren 23an Jarrai antzerki taldeak Viktoria Eugenia antzokian euskal musikaren jaialdi historikoa antolatu zuenetik. Frankismo betean, euskal kulturaren berpizkundeak indarra erakutsi zuen Donostian.

1990ean uretaratu zuten 'Ozentziyo' egurrezko atunontzi tradizionala, eta 2015era arte aritu zen modu tradizionalean hegaluzeak arrantzatzen, tartean, hainbat pasarte bitxi pasatuta. Donostiako kaiko azken atunontzia izan zen, eta Albaolan berritzen ari dira.

1883 eta 1885 urteen artean eraiki zuten Satrustegi dorrea, Igeldo mendiaren magalean. Beste hainbat eraikin historiko bezala, galtzeko arriskuan dago hau ere, hotel bat eraiki nahi baitute bertan.

Nazioarteko zein tokiko txirrindularitzaren izar eta zale ugari bildu ohi ditu urtero Donostiako Klasikoak, baina hiriak bazuen beste Klasiko bat, duela urte batzuk arte: Amara-Goizueta Klasiko herrikoia. Lehiarik eta erakustaldi fisikorik ez zuen, baina bai jai giro aparta.

Intxaurrondoko Otxoki baserrian jaioa, bolari iaioa eta bertsolari fina zen Patxi Lazkano. Penaz ikusi zuen nola bota zuten bere jaiotetxea, eta bere bertso ezagunenak eskaini zizkion.

Ourense hiriaren kanpoaldean, Benposta izeneko gune batean, haur eta gazteek autogestionatutako herri bat jaio zen 1963an. Hortik, neska-mutikoek osatutako zirku berezi bat jaio zen, urte luzez munduan zehar ibili zena; Donostian ere egin zuen geldialdiren bat.

Eusebia Arruti Peñagarikanok, 'Señora Eusebia'-k, arrasto ezabaezina utzi zuen Altzan XX. mendean, nahiz eta ez den historia liburuetan agertuko.