
‘Militantzia feminista’ da Asun Urbieta (Errenteria, 1958) definitzen duen kontzeptua: urte asko daramatza mugimenduan, Lilatoiko aitzindaria da, eta Plazandreok alderdiko kidea ere bada.

Superheroien moduan, Xabier Otaegik bizitza bikoitza eraman du lau hamarkadatan zehar: banketxeko langilea astelehenetik ostiralera, eta Txirri pailazoa asteburuetan.

Euskal Herrian eta nazioartean jotzen dabil astero Mikel Azpiroz jazz piano-jotzaile donostiarra. Hirian harrapatzea lortu dugu oraingoan, eta Nestor tabernan hartu dugu bermuta berarekin, ia tortilla gabe gelditu bagara ere.

Barnean sorpresa ugari gordetzen dituen kutxa da Zerrat. Besteak beste, Txemak taldeko abeslaria da, eta zinemagintzan egiten du lan. Patinetan etorri da hamabietako bermuta hartzera.

Hiru aldiz irabazi du munduko txapelketa, palan eta eskupilotako one wall modalitatean. Orain, Usansolokoak abentura berri bati ekin dio ETB2ko ‘El conquistador del fin del mundo’ saioan.