Estereotipoak desmuntatzeko manerarik hoberena, jendea ezagutzea da. Koloretako hijab ederra buruan, umorez eta zorroztasunez hitz egiten du Dinak, Erdialdeko bizilagun egiptoarrak. Atzerritarren Legeak bakerik ematen ez dien arren, pozik bizi da Donostian, eta horixe nahi du bere seme-alabentzat.
Zientziaren hiriak dituen onuren artean dago, besteak beste, nazioarteko buru argienak —tira, argienetako batzuk— Donostiara etortzea bizitzera. Errumaniatik dator Elena Olariu farmazeutikoa, Antiguan eraikiz bizitza berri bat.
Ramadan betean harrapatu dugu Mohamed Salhi 19 urteko gaztea, eskola eta eskola artean. Kalean bizitzetik, iturgintza ikasketak egitera egin du salto, eta itxaropenez begiratzen dio etorkizunari: «Bodyboard eskola bat ireki nahi dut!».
Dakar eta Donostia, Senegal eta Euskal Herria. Lat Mbaye eta Julia Aramendik osatutako bikoteak Mapenda jatetxea ireki du Grosen. Senegalgo plater zaporetsuak ekartzeaz gain, badute beste espezialitate bat: komunitatearentzat topaleku bihurtu da.
Abokatua da Betty Alvarado Padilla kolonbiarra, eta bere lanbideaz gozatu ahal izan du munduko hainbat txokotan. Gaur egun, Donostian bizi da, eta honaino jorratu duen bidea azaldu digu.
Morlansen bizi den arren, Larratxon egin dugu hitzordua Pili Velasquezekin (Lima, Peru, 1969). Zergatik Larratxon? Auzoko zapata denda daramalako berak orain: Larratxo Oinetakoak.
Kale egoeran egotetik, kale egoeran daudenak laguntzera egin du salto Abdoulaye Sarr gazte senegaldarrak. Harrera Sarearen laguntzari esker egin zuen aurrera, eta orain, SOS Arrazakerian egiten du lan. Gazte migranteentzat eredu eta erreferente bihurtu da, berak inork baino hobeto dakielako zer den pasatzen ari direna.
Egiako Karmengo Andre Mariaren kalean, Plaza Berriren izkinan dago Ziad, gizonentzako ile apaindegia. Ordua eskatu gabe joatea okurritu ere ez, beti du eta jendea. «Baina jendeak huts egiten du», dio Ismael jabeak. Orduan bai, orduan ilea moztu, bizarra egin, eta elkarrizketa luze eta ederra eduki dezakezu jabearekin.
Errusiarra bata, belgikarra bestea, tradizio ezberdinak izan arren musika dute bizitza eta ogibide Liana Gourdjiak eta Tcha Limbergerrek. Musikenen irakasle plaza lortu zuen Gourdjiak, eta ordutik Donostia dute bizitoki eta babesleku. Musikarekin batetik bestera dabiltza beti, «zubiak» eraikitzen.