
Hiru urte luze dira Magnolia Vivas Antiguara iritsi zela bere bi semeekin. Auzoan, bizi eta lan egiten du, eta Jakintza ikastolan Familia Laguna programako bitartekari da. Berarentzat, giltzarri izan da ekimen hori.

Txiletik Donostiara etorri ziren Rafael Grau eta bere bikotekide Macia Nuñez, 2023an. Txileko espazio militanteetan egon ostean, Gros bihurtu dute haien bizitzen erdigune. Baina begi bat beti dute jaioterrian.

Ibaetako Illarra jatetxeko arduradunak dira Lucas Malheiros Villani (Hegoaldeko Rio Grande, Brasil, 1992) eta Juliana Vallerini (Sao Paulo, Brasil, 1990) senar emazteak.

2015ean iritsi zen Irunera Mohamet Ndiaye Bien. Bertan bizi da oraindik ere bere familiarekin, baina bereziki maite du Egia. 'Vintage' arropa denda bat ireki berri du bertan, eta bisitan joan gatzaizkio.

Estereotipoak desmuntatzeko manerarik hoberena, jendea ezagutzea da. Koloretako hijab ederra buruan, umorez eta zorroztasunez hitz egiten du Dinak, Erdialdeko bizilagun egiptoarrak. Atzerritarren Legeak bakerik ematen ez dien arren, pozik bizi da Donostian, eta horixe nahi du bere seme-alabentzat.

Hicham Badraouik (Kasba Tadla, Maroko, 1986) dio oso mainatsua dela, «‘manitas’» bat: mekanikoa da, metalarekin lan egin du, egurrarekin, iturgin gisa, elektrizitatea eta elektronika ikasten ari da... eta soroslea ere bada. Horregatik, argi dauka zer egin nahi duen Donostian: «Lan egitea gustatzen zait». Dena ez da lana izango, ordea, eta hiriko arlorik onenetako bat ezagutu du aurten: jaiak.

Morlansen bizi den arren, Larratxon egin dugu hitzordua Pili Velasquezekin (Lima, Peru, 1969). Zergatik Larratxon? Auzoko zapata denda daramalako berak orain: Larratxo Oinetakoak.

Kale egoeran egotetik, kale egoeran daudenak laguntzera egin du salto Abdoulaye Sarr gazte senegaldarrak. Harrera Sarearen laguntzari esker egin zuen aurrera, eta orain, SOS Arrazakerian egiten du lan. Gazte migranteentzat eredu eta erreferente bihurtu da, berak inork baino hobeto dakielako zer den pasatzen ari direna.

Egiako Karmengo Andre Mariaren kalean, Plaza Berriren izkinan dago Ziad, gizonentzako ile apaindegia. Ordua eskatu gabe joatea okurritu ere ez, beti du eta jendea. «Baina jendeak huts egiten du», dio Ismael jabeak. Orduan bai, orduan ilea moztu, bizarra egin, eta elkarrizketa luze eta ederra eduki dezakezu jabearekin.

Errusiarra bata, belgikarra bestea, tradizio ezberdinak izan arren musika dute bizitza eta ogibide Liana Gourdjiak eta Tcha Limbergerrek. Musikenen irakasle plaza lortu zuen Gourdjiak, eta ordutik Donostia dute bizitoki eta babesleku. Musikarekin batetik bestera dabiltza beti, «zubiak» eraikitzen.