
Zipotz jaietako sortzaileetako bi dira Mikeloto Etxeberria eta Tito Altuna. 1990eko hamarkadan hasi ziren antolatzen, eta oraindik ere jai giroan guztiz murgilduta egoten dira biak.

Urtetan zehar hiriko kaleetan kantuan ibili ohi izan den artista da Urko Menaia. Grosekoa da, eta herritarrek azkenaldian bere gitarra gutxi ikusi duten arren, bere sormena lantzen jarraitu du abesti berriak konposatzen.

13 urtez egon dira auzoko jaiak antolatu gabe. Jazzaldiko kontzertuak barneratuko ditu lehen aldiz jaietako egitarauak

