
Fatima Ouassaken 'Ekologia pirata baten alde. Eta aske izango gara' liburua argitaratu du Katakrakek, Leire Mendiburu itzultzailearekin.

Pepe Mujikak esan zuen «historia ez dute gizonek egiten, kausa handiek baizik». Kausa handien atzean, ordea, gizon eta emakume ugariren izen eta biografiak daude. Horixe da Nekane Benavente Aretxaga (Gros, 1949) militante nekaezinaren historia. Berearekin batera dozenaka izen propio, garaipen eta porrot. Mariaren Bihotza ikastola euskalduna, Marruma, Groseko auzo elkartea, Emakumeen Etxea, Lilatoia... Eta jaiak!

Hiru urte luze dira Magnolia Vivas Antiguara iritsi zela bere bi semeekin. Auzoan, bizi eta lan egiten du, eta Jakintza ikastolan Familia Laguna programako bitartekari da. Berarentzat, giltzarri izan da ekimen hori.

1990ean uretaratu zuten 'Ozentziyo' egurrezko atunontzi tradizionala, eta 2015era arte aritu zen modu tradizionalean hegaluzeak arrantzatzen, tartean, hainbat pasarte bitxi pasatuta. Donostiako kaiko azken atunontzia izan zen, eta Albaolan berritzen ari dira.

EH Bilduk Jon Insausti alkateari eskatu dio harturiko erabakia bertan behera uzteko, otsaileko udalbatzarrean.