
Saltsa guztietako perrexila den horietako bat da Xabi Heredero (Igeldo, 1963). Loiolan bizi da aspalditik, eta Loiolako kantujirako musikarietako bat da. Hamabost urte bete ditu orain taldeak, eta ekimen berriekin eta jarduera bereziekin ospatu dute urteurrena.

Perretxiko Jaiarekin eman diete amaiera, urteroko legez, Loiolatarra Kirol Elkarteak antolatutako Mikologia Jardunaldiei. 200 espezie bildu dituzte aurten, Latsarien plazan erakusketa erraldoia egiteko.

Irailaren 2an eman zieten hasiera Loiolatarra elkarteko kideek aurtengo Mikologia Jardunaldiei. Jarduerak, ordea, igande honetan amaituko dira, hilak 5, Perretxiko Festarekin. Patxi Lagok eta Txus Orcajok eman dizkigute xehetasun guztiak.

Gaur ireki dute Lorategi Hiria kalea, Loiolako auzune berriko bide nagusia. Errei bakarra du noranzko bakoitzean.