Apirileko txoroskopoa
Aquarius:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Astea Santua izango zen, baina zu ez, Aquarius. Penitente kuadrilla izan duzu zure oherako prozesioan. Udaberriak asaldatuta zaude, zeharo. Egia esan, kristoren inbidia ematen didazu. Egin frogak, maiti. #denokalainorez
Zure kanta: Ohean eta Lasai, Inoreneroni
Piscis:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Piscis! Ei, Piscis! Hemen! Non zabiltza azkenaldian? Ingurukoek pista galdua dizute azken asteetan. Harremanek, mantendu nahi badituzu behintzat, ureztatzea behar dute noizbehinka. Zaindu ingurua, txiki. #jasotzekoerein
Zure kanta: Ureztatu, Nahiak Nahi
Zapaburius:
Otsailaren 29tik 31ra.
Entzuten duzu, Zapaburius? Igelen kroaka da! Bertan dira Ibaetako jaiak! Prestatu begidun txapel berdea eta jaitsi Lautximenetara, Mojito & Patxaran zain dituzu. Negu amaiera lasaia nahi zenuen, baina izorrai! #arinarintafandango
Zure kanta: Dantzalekuan, Gozategi
Aries:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Hilabete dinamikoa izango da zuretzat. Energia handia sentituko duzu proiektu berriak hasteko. Erronka interesgarriak agertuko dira, bai lan arloan, bai jai giroan. Harreman berriak sortu litezke, pasiozkoak, baldin eta txorien teknikak erabiltzen badituzu. #txiotxiotxio
Zure kanta: Segizan, Hemendik At
Taurus:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Azken hilabete hauek luze joan zaizkizu, Taurus, baina azkenean, hemen dago: heldu da erretiroa! Gomendio parea baino ez dut: borratu laneko emailaren pasahitza eta eman izena goizetako ikastaro parean. #merezibezainlibre
Zure kanta: Zer Izan, Huntza
Gemini:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Udaberriko oporren itzulerak eman dizun zaplaztekoa Artikutzan ere entzun dute, Gemini. Akaso bada momentua aspaldian inguruak esaten dizun horri kasu egin eta beste lan baten bila hastekoa. #infolanak
Zure kanta: Artikutza, Korrontzi
Cancer:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Cancer, bene-benetan diotsut ez zarela zu. Txiki gelditu zaizu beti gelditzen zareten plaza, txiki eguneroko erritmoa, txiki inguru soziala, txiki zu. Ez eman buelta gehiago eta egin alde, topatuko duzu itzultzeko modua. #kaiolekargirikez
Zure kanta: Txiki txiki txikia, Xirula Mirula
Leo:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Izugarrizko plana da asteburukoa, Leo. Familia, lagun, ezagun, bizilagun… bizipen kolektiboa izango da Sevillan izango duzuena. Baina, mesedez, hartu duen neurria. Astelehenean bizitzak bere horretan jarraituko du, gertatzen dena gertatuta ere. #futbolabesterikezda
Zure kanta: Txuri-Urdin, Ricardo Sabadie
Virgo:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Antolaketa giltzarri izango da udaberri honetan. Katarroa dela, alergia dela… 1.001 aitzakiak asmatu dituzu, gimnasiora ez joateko. Osasunari arreta gehiago eskaini nahi badiozu, estresa kudeatzea garrantzitsuagoa da. #arretaparatu
Zure kanta: Al lèrgiques al pol len, Intro
Libra:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Oreka bilatzeko garaia izango da, batez ere, harremanetan. Erabaki garrantzitsuak hartu beharko dituzu eta, horretarako, sormena beharko duzu. Artearekin lotutako jarduerak ez dira inoiz oso presente egon zure bizitzan. Oraingoan kontatu duzun gezurra estaltzeko, sortzaile jartzea besterik ez zaizu geratzen. #artista
Zure kanta: Galtzaile, Kaparrak
Escorpius:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Transformazio garaia izango da zuretzat, bai, berriro. Zerbait atzean uzteko unea iritsiko da, bai, berriro. Intuizioa beti bezain zorrotz izango duzu, eta beharko duzu, harremanetan berriak datoz eta. Lan berriak datoz eta jende berria jasateko indarra beharko duzu. #hatuanasa
Zure kanta: Berriz, Sara Zozaya
Sagitarius:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Abenturarako gogoa duzu, bidaiak edo plan berriak datoz, ikasketetan edo lanean ederki zabiltza. Askatasuna nahi duzu, librea izan, librea! Aukera bat azaldu bezain pronto, dena emateko intentzioa omen duzu… Ba, esadazu, orduan, zer dela eta ez duzun aprobetxatu azaldu denean. #hibalee
Zure kanta: Bidaiari, Keu Agirretxea eta Olatz Salvador
Capricornius:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Baduzu atseden pixka bat hartzeko garaia, Capricornius, eta gorputzak, buruak eta inguruak eskertuko dizu. Eutsi azken txanpa honi, berehala helduko dira hainbeste desio dituzun horiek: igande ez goibelak. #lasaitasunaatarian
Zure kanta: Euri tanta bakoitzean, Alai
Zapaburius:
Otsailaren 29tik 31ra.
Emozio handiak sentituko dituzu hilabete honetan. Familia izango da zure lehentasun nagusia, etxean aldaketa txikiak eragiteko aukera izango duzu. Zure buruari entzutea garrantzitsua izango da, zaindu familia baina zaindu zeure burua ere. #salbazaitez
Zure kanta: Aldaketa, Keike
