'Arima ezkutuei eskainitako iragarpena'
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Bizkotxo edo gailetak kafesnean bustitzea gustatzen zaizu, baina ahora sartzera zoazenean erdia erortzeak amorrarazten zaitu. Bastidako buruko-min resakeroari eta ordu aldaketari buelta eman ezinik zabiltza. #OraingoanBaiEh
Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Asteburua inoiz baino eskaintza gehiagorekin dator: Maule, Eraul, Glaukoma, Barnarako busa… badaezpada plan guztietarako sarrerak erosi dituzu. #GoraGaztelumendi, #Eraultza #zeguapazauden #viscalaterra #155gohome
Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Oraindik jarraitzen duzu polboroia ahoan sartu eta Pamplona esan nahian. Baina Nahikari Gabilondori bezela eztula sartu zaizu. #Gorapolboriña
Taurus: Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Azaroaren bat honek ere eman dizu zeresana. Txikitan loreak eramaten zenituen kanposantura. Oraingoan, kanposantua ekarri duzu zeure gogora. #BarearenOsteanEkaitzaDatorBero
Gemini: Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Gure zaharrek arimen gaua ospatzen zutela eta, Halloween eguna deskapitalizatu nahiak asteazkeneko familia bazkarian izan zuen eraginik. Erritmoari eusteko gogoratu DJ Miauren tabernan ostiral honetan karaokea dagoela. #AurreskuTabernaAskea #Kantarem
Cancer: ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Anoetako obren alde egin duzu urtetan zehar. Orain, ordea, Anoeta eraisten ari diren honetan… ez duzu garbi. Eta lagunek diotena egia bada? Eta dirutza horrekin Dbusek hiritarrei lapurtzeari utziko balio? #BalitzEtaBalegoVayaJaleo
Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Behin baino gehiagotan egin duzu Danele Sarriugarterekin topo Garraxin. Hurrengorako sartu Erraiak liburua poltsan, ziur gusto handiz sinatuko dizula. #EuskalEliteaGarraxikElikatzenDu #EgiaGarraxiBainoGehiagoDa
Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Zinefilo galanta, desiatzen zaude Rajoyk bere azken sorkuntza aurkezteko: Regreso al futuro 4. Putxi Bruselan, Urkullu Quebec-en eta Rajoy orain hamarkada batzuetako Espainian. #UrrunDaIraganaTaUrrunGeroa #EzEzEzEzHerriakEzDuBarkatukooooooooo
Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Poltsikoa bete-bete eginda daukazu. Poza nabari zaizu aurpegian. Larunbatean Bilboko manifestazioan pegaten truke zenbat utzi erabakitzen ari zara: 155 xentimo edo 155 euro?? #EstatuKolperikEz #PoltsikoZulaturikEreEz
Escorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era.
55 pertsonako ehunka autobus izango dira Bilbon Larunbatean. Bertan 155 argazki egitea izango da zure apustua, baita beste horrenbeste datsegit lortzea ere. #AutobuseanEzMareatzekoJarriTiritaBatZilborrean #AutobuseanEzMareatzekoJanTxikleBat
Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Lasai, asteburu honetan ere denetarik egin dezakezu: korrika, bizikleta eta kroketa. Astebete Behobiarako. Asebetea zure nahia?? #LarunbatekoManiraJoanBainoLehenAnbotoIgokoDut
Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Inguruetako paisai ederretara bidaiatzeko nahia, ezta? Ea oraingoan lagunik animatzen zaizun! #MendianGoraHaritzaAuntzakHaitzeanDabiltzaItsasoarenArimakDakarUrGainean Bitsa #IkusiMendizaleakBasoEtaZelaiak
Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra.
Benito Lertxundi jaun txit gorenaren abestia burutik kendu ezinik zabiltza: PARISERAT banüazü, Oi ama Eskual Herri goxua, zutandik urrun triste banüa, adios gaixo etxen dena adios Xiberua. #Abenduak9Pariserat