Azaroko txoroskopoa
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Bila ezazu udazkenaren xarma sukaldean, egin ezazu kalabaza pure eder bat edo sagar konpota pixka bat. Hor aurkituko duzu zure barrua lasaitzeko terapiarik onena, debalde eta gainera denontzako izango da. #PostmodernismoaStop
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Batzuetan egoerak 180 graduko bira eman, eta zure kontran zegoena alde jartzen du. Kontran zegoen bitartean, pentsatu eta egindakoak ez alboratu, lehentasunak argi utzi eta eutsi zureari. #Ondozabiz
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Behobia… Tira, agian datorren urtean animatuko naiz. Bai! Beno, Behobiara ez, baina korrika egiten hasiko naiz, beno, agian korrika egunero ez, astean behin edo hilabetean behin… #OsasunaAlaKirola
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Parranda bueltatu da eta zu zara putzu lokaztuaren idoloa. Goroldioa hazten ari den honetan jarraitu pausu bakoitzean eredu izaten, besteei laguntzen eta zeure buruari
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
San Martin egunean txerriak akabatzen direla eta, kontu handia eduki behar duzu Eskorpiorekin, uste baino begi gehiago ditu, eta ez dizu erraz utziko bera akabatzen. #TxerriPrest
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Konstelazioek Aquariusekiko lotura handitu dute, hilabete honetan zeure lagun min bihurtzeko prest dago Aquarius. Lagun min edo maitemin, batek daki! #XirriPrest
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Purpurina beti lagun, konstelazioek diote matxirulo pinpanpun. Libra izango da zure ondoan izango duzun kidea hilabete honetan. Lanean kontuz Virgorekin, zeozer darabil buruan. #VirgoMortensen
CANCER:
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Eztarriko korapilo sendoak askatzeko, kantatzea baino hoberik badagoela badakizun arren, aspaldi daramazu halakorik probatu gabe. Parrandako ligoteoa hortxe dago berriro, zeren zain zaude? #Latzen
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Ajea zer zen ez zinen gogoratzen, igandeko eguna galdutzat emateaz ez zinen gogoratzen, mendiari muzin inoiz gehiago egingo ez zeniolakoan… #HiHaizHi #Parrandazalea
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Utz iezaiozu inork ezagutzen ez dituen liburu, serie eta pelikulez hitz egiteari, soilik zure burua eusnob gisara hartu eta zure egoa puzteko. Batez ere, zu zarenean tranpetan ari dena. #Kasutranpekin
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Amildegiaren ertzean ibiltzea gustatzen zaizu maiz. Erortzeko zorian, baina zutik, sarri egin duzu aurrera. Arriskatzearen alde egonagatik neurtu zure indarrak, eta batez ere zure ingurukoenak, asko sufri baitezakete zuregatik. #AmildegiGehiegi
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Arazoa izateari aspaldi utzi zion azaroak, baina argi ordu gutxiko egunak ditugu hilabete honetan, eta ongi etorriko zaizu etxezulo ibiltzea, hilabete pare batetan behintzat. Jo ezazu gitarra, idatz ezazu edo irakurri liburu on bat, mantazpiko mimoekin batera, noski. #Mantazpikoxirriak
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Amets eroak izan dituzu azkenaldian eta eguraldiak gorabehera handiak izan ditu. Erabakiak hartu itzazu, batzuetan hotz sentitu arren, zeure buruarekin goxo egoteko aukera bakarra baita, are gehiago ingurua hain hauskor dabilenean! #HostoErortzeenHileta