Berrogeialdirik? Ez, eskerrik asko
VIRGO
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Ikasturtea ilargi betea eta buru nahasmendu larriarekin hasteak beldurra ematen du. Eskolara lara-lara, eta lanera itzulera-era-era. Estralurtarrek-edo ikusiko bagintuzte, barre egingo ligukete. #AuzoLotsa
AQUARIUS
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Lanean iskanbila bat izango duzu: lan baldintzen urraketen aurrean zer egin erabakitzeko unera iritsiko zara. Maitasunean ere izango duzu berritasunik, inguruko norbait begira duzu. #LABgilePorrokatua
PISCIS
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Kontzertuen zain? Pixka bat gehiago itxaron beharko duzu horretarako. Ez al da zure musika talde propioa sortzeko garaia? Oporren osteko motibazioari eusteko bidea izan daiteke. #NireBarnekoSoinuBanda
ARIES
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Urriaren 3an Hiru Erregeen Mahaira igotzeko irailean mendiari ekiten jarraitzea komeni da. Maskararik gabe ibiltzeko leku aparta da mendia, ezta? Mendiko umoreak ematen dizu zera hori: Nola egin uko horri! #2022MendiLasterketetan
TAURUS
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Iraila hasi berri eta berrogeialdiak harrapatu zaitu: a ze madarikazioa! Telebista, tableta, ordenagailua eta sakelakoa! Goxatu apur bat zeure burua, puzzle batek ere entretenitzen duela gogoan izan.#EzDutBerrogeialdiaBerrogeiAldizEginNahi
GEMINI
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Covid 19ak zure nortasun aske eta purpurina zalea osorik xurgatu dizula konturatu zara: lagun artean ezin gozatu, eta parrandan ezin atera. Ez zara berbera. Ez duzu zeure burua ezagutzen. #IspiluAurrean #Txokorro
CANCER
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Anoetara Realaren futbol partida bat ikustera sartzearekin amesten duzu egun eta gau. Ikasturte hasieran lehentasunez futbolaren alienazioa berreskuratu behar da, edo gizartea ez da izango aurrera egiteko gai. #HerriarenOpioa
LEO
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Udarako oporrak Erriberriko (Olite) kanpinean igarotzeko erabakiaz harro. Gure beharrei neurria hartzeaz harro. Kontxan ez bezala, han tiburoi turistarik ez. #NiBanoaDonostitik #Covidfikazioa
ZAPABURIUS
Otsailaren 29tik 31ra.
BukatUda esango dizute, baina zuk jarraitu betiko aldarte ederrarekin, han eta hemen, planez jositako iraila iritsi zaizu eta! Mendian, itsasoan edo arraskako putzuan, dantzatu zure eskeleto ederra! #ZapaburiusBetiLoratan
LIBRA
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Zinemaldiko aparraldia iritsi da zure kostara, baina gogoratu mainstream-etik harago eskaintza zabala dagoela, eta fokurik gabekoetan dagoela distira! Adi egon seinaleei! #ItzaleanDizDiz
ESCORPIUS
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Zure ezten zorrotza dantza egitera atera duzu udaran, han pik eta hemen pik eginez. Iraila oraindik bada inertzia bero hori mantentzeko hilabetea, beraz, eutsi gerritmo eder horri. #EztenaTaBadena
SAGITARIUS
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Iraila triste samar badator ere, oraindik eguraldi ona aprobetxatzeko garaia duzu, eta turista gutxiagorekin Santa Klara uhartea bere osotasunean goza zenezake! Altxor ederrak aurki ditzakezu han #Sexuharte
CAPRICORNIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Zure inguruan Covid-19 kasu ugari daudela eta, urduritu zara. Hala ere, lasai, autokonfinatzeak birusarengandik libratuko zaitu, baina bizi ere egin behar da eta…orekan dago gakoa! #InfaseDesfase