'Danbor hotsak kartzeletara'
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Odonen eta Goiaren Donostia txit agurgarriak duen egunik eta sibaritena iritsi da. Lixatu al dituzu arropak? Prest al duzu danborra? Ez ahaztu danborradako jantziari presoen pina gehitzea. #HanGulakHemenGula Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Don Ostia egunean euria egingo duela iragarri duten arren, oraindik zeruan esperantza jarria duzu. Danbor hotsek euria uxatuko dutelakoan. Gomendioa: erosi katiuska parea eta atera Port Aventurako zira modernoa. #EuriaDaTaEuria Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra. Danbor jotzaileak barrilak baino hobeak direla dioen horietakoa al zara? Noiztik danborrada barneko lehia? Ez al da, bada, militarrei egindako parodia? Danborrada onenak dira oker doazenak. #ParodiaAlDaParLodia? Taurus: apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. Eguraldi txarra egingo duela eta, danbor hotsak buruko mina ematen dizula eta… zer egitea hobe? asteburua kanpoan pasatu ala Antiguako alkoholarekin amaitu? Erabakia zeurea da. #AntiguakoJaiakOnenakDira Gemini: maiatzaren 21etik ekainaren 22ra. Danborrik gabe ere jotzen da danborra, adarrik gabe ere adarra jotzen den moduan. Geminien elkarleku izango da Doka, Platero eta Aurresku. #GoraHerriaBerria Cancer: ekainaren 22etik uztailaren 22ra. Aste aldrebesa benetan, ez duzu ezertarako tarterik hartu. Larunbatean urtarrilaren 20a zela ere ez zara konturatu. Tira, Denoi gertatzen zaizkigu horrelakoak. #MuxuMuxuMuxu Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. Danborrada ez da irakurzaletasunaren totem-a, musika nonahi, txarangak…zure isiltasun premia demasa da baina lasai, zure monoa baretu dezakezu danborrada guztien ordutegiak irakurriz, hori bai, denak irakurtzerako inauteriak izango dira. #txapi #urrezkodangorra Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. Pelikulak egin ohi dituzu lagunek egindako komentarioekin, denari bilatzen diozu bigarren zentzua, baina lasai, oraingo honetan kuadrillakoekin afaltzera joateak ongi egingo dizu. Hala ere, edaterako garaian bi trago aurretik joatea komeni zaizu, zure mamuak ikusi nahi ez badituzu behintzat. #fargotrago #izanzaitezbarril Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra. Konstituzio plazako etxea saldu izan ez bazenu… dirutza lortuko zenukeen! Bueno jendetza eta masifikazioaren laguna zara zu, beraz lasai. Etxean egindako ogitartekoak saldu ditzakezu alde zaharrean, diru merke eta gozoa! Donostian beti dago aukeraren bat zure diruzaletasuna praktikan jartzeko! #depreziorikez #txintxindiruarenhotsa Escorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era. Gaixotasunei aurre egiteko tratamendu berria deskubritu duzu: jengibrea. Gosaritan, bazkal osteko infusioan… hala ere garai berrietara moldatu behar duzu! Danborradako parrandak earrak izaten dira gintonikak edateko beraz, gengibreduna eskatu eta zaindu zure burua! #gingertonik #bixibixi Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era. Danborrada zure modukoentzat egina dago! Nabarmendu nahia, zarata, jendetza… Aukera bikaina duzu ligoteoan aritzeko! aurreko astean poteo elegantean fitxatu zenuen pertsonarengana joateko egun aproposa da! #itxurakeria #ligopoteoberrizere Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra. Ez duzu danborradan zuk nahi bezain beste jende ikusiko… eta zure barril zartatuak ez du zuk nahi adina zarata aterako… beraz, onartu, bat gehiago zara eta horrek beldurtzen zaitu. Aukera bakarra gelditzen zaizu besteengandik bereizteko: nahita jo behar ez den momentuan barrila jotzea, horrela entzungo zaituzte eta! #berexibeti #barrilakada Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra. Zapaburius, zapaburius… zuk ez duzu San Sebastian egunean katiuska beharrik izango. Aupa zu! #KlinKlanKlinKlanEuriTantaEuriTanta