Ekaina, sugar hilabetea
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Ez dago sorgin gaua baino hoberik. Suaren bueltan elkartzen ginen lehen. Orain covidari su emateko gogoz elkartuko gara, nonbait, larreren batean edota kaleren batean. Prest al zaude? #Akelarrea
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Gertu daukazu zure garai naturala: ura. Gozatu itsasoan edo errekan plisti plasta, beroa arintzeko onena da eta! Itsaso guztietan aurki daiteke gustagarria den zerbait beraz utzi korronteak eraman zaitzan!
#UraGarelako #KorronteAlternoa
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Inguruko irakasleak ekainan aguantatzea ez da erraza, beraien arazo potolo eta soluzioezinekin. Aprobetxatu eta gozatu momentuaz, udara oso luzea egiten da eta #IrakasleaNaizTaMimimimi
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Igeldoko jaiak ez dira ospatuko, baina zure barruan beti da jai, beti da algara. Txosnak noizko? Kontzertu jendetsuak itzuliko al dira? #GureanNahiZaituztegu
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Uhartea Donostiarron sinbolotzat dute hiritar askok, turistifikazioaren tentakuluek bertako faroa itzali dute baina oraindik garaiz gaude hiria alez ale saldu ez dezaten. Garaia duzu antolatzeko #BakarrikEzindaLagunekinBai
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Parrandarako ordutegiak etengabeko metamorfosia duen garaiotan ederki ohitu zara terraza, frontoi, kaia edo plazetara…Hor duzu desertuko oasia eta toki ederra da jende berria ezagutu ahal izateko (azkenean!) #PrestaZaitez
CANCER:
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Gurutzilkatuta daukat arima, pentsatzen duzu maiz. Beroak laguntzen du askatzen eta izan konfiantza zuregan, eskean egon gabe dena duzu eta irabazteko, ze uste dute ba? #Egurra #ZeKristö
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Irakurzale amorratua zara baina urtean zehar ez da erraza izaten tartea aurkitzea horretarako. Uda usaia dario ekainari eta irakurtzeke dituzun liburuez gozatzeko unea da, baina irakur talde bat antolatzeak kolektibotasuna emango dio eta gehiago gozatuko duzue! #TaldeanBetiAskozHobe
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Uda iritsi deneko sentsazioa. Gau giro aparta, hondartza, Polvorineko terraza. Kontzerturen batera edo bestera ere joateko desiatzen. Bainujantzi berria ala zaharra? #Buruhausteak
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Azkenean iritsi da lasaitasuna, espero baino lehenago iritsi zaizu. Hala ere, adi lankidearekin. Gutxien espero duzunean esango dizu eta bizitza aldatuko dizun zerbait. #LasaiBizi
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Eguzkiaren argiak azala gorrituko dizu. Lotsagorritu ere egingo zara inoren aurrean… Ondotxo dakizu noren aurrean… Zeren zain zaude? #OnEginEtaGoraSanFermin
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Ez dakizu nondik hasi uda antolatzeko dena egin nahi eta 22 egun jai. Piratetan Donostian izango zaren ez dakizu, baina Eason San Nahid eguna ospatu ospatuko duzu. #DenaNahi
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Kalean ikusi duzun pertsona hori, begirada luzatu diozun hori, burua itzuli eta begiradarekin jarraitu duzun hori. Larunbatean Aurreskun topatuko duzu. Nork hasiko du elkarrizketa? #Lotsagorritu