Ekaineko txoroskopoa
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Solstizioaren energiaz blaituko duzu bihotza. Urteroko erritua. Zer hartu eta zer bota. Idatzi eta jaurti. Sutu, ketu, pentsatu, ikusi eta dantza. Garren inguruan dantza. Gartu. Dario. Blai. #SentituPentsatuEkin #DenokElkarrekin
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Nabari duzu eguzkia zure azalean falta dela. Eguzkiak emango dizu behar duzun indarra udara baino lehen. Hartu bainua itsasoan eta utzi eguzkiak zure gorputza lehor dezan, tantaz tanta. #MuskerOrbain
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Askan aske izan zara botila batean umetxo batek bildu zaituen arte. Iji eta aja. Zorabiatu zaitu aparte. «Atxilotuak askatu» zioten askatik. Umearen gurasoak Instagramen istorioa igo du, «naturarekin jolasean». #EtaHauGaraGu
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Larratxoko festetan aurkituko duzu aspaldi bilatzen ari zaren hori: txosnetako ligea. Herrerara itxoin dezakezu zerbait esan arte, baina ez utzi aukera galtzen… udarako agenda segituan betetzen da eta. #ZirtEdoZart
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Hiriko zoologikoaren parte zarela konturatu al zara? Zenbat mugikorrekin izan zara grabatua kalean dantzan edo parrandan zabiltzala? Proposamena: izotzak bota grabatzen ari denari, ez dute eta beste modura ulertzen. #TouristGoHome #IzotzakMuturrera
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Saiatu zara zure poserik onena azaltzen, igo dituzu behar den momentuan argazkiak eta like gehien zure kuadrillakoarekin duzun argazkiak ditu. Ez dago erabakiak hartzea baino hobeagorik. #UtziSareSozialakYa
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
AB Krossa, Lasterbidean… korrika egitearena barruraino sartu zaizu. Stravan burua galtzen ari zara eta hobe duzu lagunekin beste plan bat egin, norbait atzetik duzula dirudi eta. #KorrikanBakarrik
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Eguraldiak erotuta zauzka eta San Joan sua behar duzu gorputzaldi aldrebesari buelta emateko. Bertan erreko dituzu zure zoritxarrak, baina kontuz, hustualdiaren ondoren etortzen baita gosea eta egarria ere. #HaragiaNeurrian
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Kostatzen zaizu jendearengana hurbiltzea, Leo maitea, badakigu. Ohituta zaude zure distirak dena egitera, baina bizitza ez da horrelakoa. Hurbildu zaitez txosna ertzera eta eskaini zurito bat gustuko duzunari, ez da hain zaila. #MugituHadi
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Eguzkiaren gorenarekin batera hartzen ari zara zeure txanpa. Gora-gora-gora eta endorfinaz beterik dantza. Irribarrea kendu ezinik, azalarekin ere egiten duzu irri. #SerotoninazLepo #Marikalanbre
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Ez duzu hutsik egiten EHZn. Kanpin naiz furgo. Baina beti lortzen duzu beste lekuren batean apopilo hartuko zaituenik. Patxarana edateko modurik onena ez den arren, giro apartean inoiz ez zaude aparte. #EzHaiZ #Damutuko
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Donostian turista lar daudela eta, erabaki duzu, solidarioki, hiria zaintzearen txanda hartuko duzula zeuk. Joango zarela Nautikora salto egitera, arrapalara bainatzera, eta Polboriñera kaña bat hartzera, euskaraz mintza bitartean. Ez dadin gelditu inoren imajinarioan, Donostiako hizkuntza ofiziala ingelesa denik. #Zurista
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Piper hautsa baino maiteago duzu endorfina. Potetxo batean sartzea lortuko bazenu, entsaladari eta tortillari botatzeko zulotxoak eginda… Agian, iratzargailuak beranduago jo ahalko lizuke… #BalitzEtaBalego #AhZeJaleo