Ekaineko txoroskopoa
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Lehenengo aldiz zure urtebetetzea mendi bila pasatzea lortu duzu. Lagunak gonbidatu eta mozorro festa ospatu, argirik eta glamourrik gabe, xume baina elegante. #MoloiMaximoa #BaiaPasada
CANCER:
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Monopolitik itxura gero gehiago duen gure San Sebastianen paseatzea ere garesti aterako zaigu laster. Emmental gaztaren pareko zuloz josita dagoen honetan, baduzu garaia nahikoa da esateko, oldartu zaitez eta egin garrasi! Zulo batera erori baino lehen #Desazkundea #NahikoaDa #Ekainak18
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Lotsatia zara, badakigu, Leo. Kostatu egiten zaizu, parranda izanik ere, norbaitengana hurbildu eta «holakeai» bat botatzea dardararik egin gabe. Ekaina suaren hilabetea da, eman trago bat alkoholdun edari bat (txikia bada ere) eta ausartu, animo! #UtziLotsatiIzaeri
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Ekaineko solstizioan erreko dituzu zure desio eta amorruak! Eguzkialdi berriak energia onak dakartza zuretzat. Parrandan xirri lagunak ate joka dituzu, gozatu! #gorazuetazutarrak
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
EHZko sarrera hartu gabe oraindik? Kanpina lagunekin partekatuko duzula? Gasna eta xingarraren ilara desio dezula? Garagarnoa ala arnoa? #DonostiaErdiaHantxeIzangoDa
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Egunean hamar aldiz eguzkitako krema botatzen jarraituz gero, lagunek Casper ezizena jarriko dizute. Haragi gutxiago jateak ez du esan nahi begetarianoa zarela. #SeitanJatekoOrdurikOnenaBostetanDa
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Hasi da Donostian konplikatzen puntualtasuna. Kaleko turista bakoitzeko hiru segundoko atzerapena zeurea… Martxa honetan etxetik ordubete lehenago ateratzen hasi beharko duzu!
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Oñatin erroldatu nahiko duzu asteburua amaitutakoan. Ezin deutsut gehixau erran. #GoraBihotzakEtaBeheraGaltzak
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Garaia duzu inguratzen zaituen ezkatezko oskola erantzi eta itsasoan lasai murgiltzeko. Korrontea alde duzu eta tenperatura egokian dago. Igo zaitez petrilara eta egin salto, erabakiak hartzeko daude eta. #AdrenalinaPixkaBatArren
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Heldu da gustoko duzun garaia. Arroka batean etzanda, eguzkipean azala belztu eta pote bat kresal usainarekin. Disfrutatu ingurukoekin, eta, jaso, ematen duzuna asko da eta. #PiztuPiztia #MuskerOdola
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Herrerako jaietan topatuko duzu zure saltsa, auzotik auzoarentzat. Adi begirada bihurriei, jende duzu zure esperoan eta… #GoxaldiaGorputzari
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Adar jokoa adar jotzea baino ohikoa den honetan ez zabiltza gustora. Hobe genuke sare sozialen aharikeria alde batera utzi eta elkar trufatuko bagenu, dibertiagarriagoa eta askoz ere hobea da. #AdarraJo #AdarJokorikEz
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Azkenaldian minez ibili zara, eta seinale bat da. Egin kasu gorputzari eta zaindu zure burua, utzi alde batera pertsona aspergarriak eta zentratu zugan, nahi duzun hortan, neka neka eginda baitzaude besteei begira egoteaz.