Inauteri alaien iragarle
ZAPABURIUS
Otsailaren 29tik 31ra.
Iritsi da zure eguna Zapaburius gazte eta eder hori! Aska Parranda egin ezazu, biharamunik gabeko bezpera gozatu eta argitu, urte osoan bezala, beste guztien eguna, duzun berezko distira jator horrekin! Egun ederrak dira zure ingurukoek korapiloak aska ditzaten, zure laguntzarekin, noski!
#BisiestoBiSiesta #ZapaburiusOnFire
AQUARIUS
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Pasa den hilabeteak pot eginda utzi zaitu. Udako oporretarako hainbeste geratzen dela pentsatze hutsak gaixotu egiten zaitu. Oraingoan ez duzu aitzakiarik lanera ez joateko, agortu dituzu denak. Medikuarenera bazoaz adi ibili, badakizu eta erantzuna: ABA!
#AlperraBezainAzkarra
PISCIS
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Oraingoan bai, iritsi da urteko unerik alaiena: Inauteriak! Kaldereroak! Inude eta artzainak! Donostiatik urruntzeko beharrez izango zara hainbeste festaren ostean, hona gomendioa: maskaradak! Euskal geografia bertatik bertara lantzea baino hoberik ez da neguko igande hotz eta euritsu batean
#PlanMundiala #KontatuNirekin
ARIES
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Inauterietan mozorro originalena daramana beti izan duzu etsai gorrotagarri. Guay-arena egiten, egunerokoan dituen lotsa eta konplexuak mozorro azpian ezkutatzen… Lerdoak! Ridikulua, umorea, grazia… aspaldi galdutako ezaugarriak dituzu Aries.
#SOSoKuadrilla
TAURUS
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Urtarrila lasaiegi igaro dela eta, «barearen ostean dator ekaitza», dio esaera postmodernoak. Otsailean efemeride bat izango al du Taurusek? Pista bat: otsailaz ba al dakizu zer dioten? Otsoak ardi gehien eramaten dituen hilabetea dela. Eta zu, zer zara Taurus, otso edo ardi, moskito edo belardi?
#InauteriAlaiarenIragarle
GEMINI
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Purpurina zale maitea! Urtezaharra pasa zenetik kortse estu eta zurrun bat duzu bidai-lagun, baina lasai! Heldu eta da inguratzen zaituen oro distiraz betetzeko unea! Inauteriak! Jarri boa lumaduna, urrezko antifaz moloia eta ezpainetako jangarria, eta utzi barne desioari eta lizunkeriari bere lana egiten!
#MikelLaboa #EzbainakUtziEtaJanEzpainak
CANCER
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Inauterietarako planik baduzu? Eskiatzeko elur nahikorik ez eta…Tolosara joatea beti da aukera on bat, baina…. Amara Berriko Ilunki elkartean ostiralez bertso afari mozorrotua baino plan hoberik? Hara joango da sansebastianetan fitxatu zenuena eta aukera ederra duzu inor konturatu gabe begirada lizunak bidaltzeko…
#MozorroFest #ZirriFest
LEO
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Udalak gomendatu dizu oinez edo bizikletan ibiltzeko obrak direla eta…Erraustegiak kutsatutakoa Donostiara iristen dela badakizu eta zalantzan zaude… Kontxaraino iristen da, bai ala ez? Antiguara? Zurriolara? Hautsak arrotu ditzagun eta hautsi Erraustegiko ateak behingoz itxi dezaten…
#HautsakHarrotu #ZeroHauts #ErraustegirikEz
VIRGO
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Kaldereroetan eskiatzea zail izan zenuen arren, Santa Ageda bezperan eskian ederki ibili zara baserriz baserri, auzoz auzo, eta ze pozik! Jarraitu kantuan errima estuak alboan dituzula, estu arrimatzeko aukera hoberik ba al da ba? Izan sagardotegi, Inauteri edo karaoke!
#KantatuNahiDutBizitza #ErrimarekinArrimatu
LIBRA
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Gascok esana omen: pentsiodunen asteleheneroko elkarretaratzean mozorroak onartzen badira, bera ere han izango dela. Italiarrek nola esaten diote gezurren aurkako txertoari? Txerto, txerto. Mozorrotik mozolorako aldea txikituz doa zure bihotz ergel horretan.
#MozoloPrest #TxertoBizi
SCORPIUS
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Egin zaitez artzain, artaldea duzu zain. Zure garapen pertsonalerako. Taldean nola erlazionatu ikasteko. Egin zaitez artzain! Ez egon zain. Inauterietan erasorik ez. Zure garapen pertsonalerako, erasorik ez. Mozoloak etxera. Gaua, kalea, eguna eta bizitza gureak dira!
#EstereotipoenMozorroakSutara!
SAGITARIUS
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Negua gorri, poltsikoan ez da zori. Neguko paga zenuela eta, afariak han eta hemen. Sagardotegi garaia iritsi orduko zuloa patrikan. Hernaniko taxiaren ilararen adarraren puntan utzi zenituen azken sosak. Neurona bakarraren dantzan biziko duzu otsaila. Gurasoen tupperra agertuko zaizu mahaian, lotsak patrikaren zulotik alde egitean.
#DiruaJoanDaTa #NeguaNoizItzulikoZain
CAPRICORNIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Dendaz denda ibiltzea zaharkituta gelditu da Donostian. Moda berria omen obraz obra ibiltzea. Donostian ez zara inor bizikletako gurpilean iltzerik sartzen ez bazaizu. Donostian ez da ezer donostiarrona, Reala ere (h)arena omen da orain, eta irla monumentuarena. Dena onartzeko prest al zaude? Post-greba sintoma nabariak dituzu…
#GudBaigASKO