Iraileko Txoroskopoa
Donostiako Zinemaldiaren artxiboko irudia.Zinemaldia
Aquarius: urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Piscis: otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Aries: martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Taurus: apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Gemini: maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Zinemaldian pelikula bat aukeratu behar duzu eta dagoeneko hamazazpi kritika irakurri dituzu, hiru trailer ikusi eta lau lagunei galdetu diezu. Azkenean, sarrerarik gabe geratuko zara. Bizitzan aukera errazagoak izango dituzu: joan ala ez joan. Ez pentsatu gehiegi. Joan. Edo ez. Baina, mesedez, erabaki zerbait.
Cancer: ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Ezin da sutarako egurra eta negurako itzala izan, Cancer. Ez egitea eta ez egiteagatik dituzun ondorioen ardura besterentzea ez dira bateragarriak. Gauzak, gehienetan, ez dira ausaz eta halabeharrez gertatzen. Beraz, hartu dagokizun ardura, eta utzi eginbeharrak atzeratzeari.
Leo: uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Virgo: abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Libra: irailaren 23tik urriaren 22ra.
Escorpius: urriaren 23tik azaroaren 21era.
Sagitarius: azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Capricornius: abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Laissez-faire-a hartu duzu irailerako bizimoduaren oinarri eta ez zara eguraldia begiratzen ere jarri. Berez, de la ostia dago zure buruari eta ingurukoei sinestaraztea etortzen den horri patxadaz eta jarioari jarraika erantzuten diozula, baina ez da egia, maitia. Ondokoak antolatu dizu hilabetea.
Zapaburius: otsailaren 29tik 31ra.

