Iraileko txoroskopoa
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Ilargia zure alde duzu eta zure erabakietan horrek babesa emango dizu, zalantza duzun horietan arnasa hartu eta pentsatu bidegurutzeak beti beste bidegurutze bat dakarrela atzetik: gozatu erabakiez #BidegurutzeaBidea
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Ikasturte berriarekin animatuta zaude. Eguzki izpien animoak dituzu aurpegian. Txosna gabetasuna ez da erraza izan, baina zure onena ateratzeko balio izan dizu. Librarekin ondo moldatuko zara. #Txosnarik?Bai,EskerrikAsko!
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Azkenean lortu duzu nahi zenuen hori. Ingurukoak liluratuta dituzu zure indarrarekin. Pozik egoteko arrazoirik ez zaizu falta. Gozatzeko beti prest. #GoraZuEtaZutarrak
ZAPABIRIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Bikain lortzen duzu udako aparren aparretan ibili ondoren ikasturteari neurria hartzea, zure mugimendu dotore eta finak ezin hobeto lortzen du errutina berriei heldu eta sinkronizatzea. #EreduZara
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Motxila bete erronkarekin hasiko duzu iraila. Ez itzazu ahaztuta utzi edozein izkinatan, merezi duzu horiek lortzea eta! #MotxilarenTertuliak
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Udan ez duzu kontzertuez gozatzeko tarterik izan; irailean adi ibili behar duzu sarrerarik agor ez dadin. Musikarik gabeko hilabetea baino nahiago musikaduna, ezta? #MusikalakEreBalioDu
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Hondartzara joateko purpurina kendu behar ez dugula ikasi dugu zurekin. Betaurrekoak beti soinean, garagardoa hartzeko prest. Manifestazioetako garrasia ere zure eztarritik pasatzen da. #GoraGoraGora
CANCER:
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Urtebete gehiagorekin bukatu duzu uda. Adinaren krisiak kolpatu zaitu, baina beti dago lagun zaharragorik, bide berriak ikusarazteko prest dagoenik. #GoxatuBizitza
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Lehorteak lehorte, iritsi zaizu zuri ere han eta hemen ligatzeko momentua. Bata eta bestea ezagutuz pasatu duzu uda. Udazkena izan dadila horren parekoa. #BizitzaDaHandiena
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Biltokiko zure ligeak hurrengo urtera arte itxaron beharko du zurekin gozatzeko, baina batek daki: oriotar edo sanpedrotar batek keinuari kaso egin! #HartuTxanpa
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Uda firin faran pasa duzu hango bero eta hemengo haize freskoarekin. Lur hartzea kosta egiten bada ere, hobe da traketsa bada, leuna izan beharrean, aprobetxatu duzun seinale. Animo erronka horiekin! #ErronkaHoriEkin
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Ikasturtea antolatzeko garaia izaten da iraila, urtaro batetik bestera azala aldatzeko: arrastaka bada ere utzi atzean zarena eta eraiki zure zu berria. Aldaketak mina ematen du, baina ingurukoekin goxoagoa da! #AzalBerritu
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Iraila sorpresaz beteriko hilabetea da: estropadak, porrontxoak… Ausartu udan begiz jotakoak estu hartu eta trago bat beraiekin hartzeko, azkeneko balak dira eta onenak! #BalaBatBalaBiBalaHiru