Maiatzeko txoroskopoa
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Eguna ospatzeko ez duzu modu hoberik aurkitu, lagunez inguratuta eta familia gertu izanda. Merezi duzun bezala ospatu, gaua eta eguna. #Hoberena
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Maiatzaren batean ereindako hazia izan al zinen? Manifa osteko poteoak luzatuta ligatu? Eskerrak garrasirik egin ez zenuen manifan, kantuan bustitzeko ilunetan… #Karaokerra
CANCER:
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Furgoneta hartu eta bahoa: garagarnoa, gasna eta arnoa. Kantari bi ahotsetan. Jaiez jai, kontzertuz kontzertu, agenda bete asmo. #ZeinEderraDenEuskalHerria
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Donostiaren zaindari geldituko dira turistak. Bidegorrietan maletak, errepidetan obrak. Eta zuk, zer egingo duzu? Oporretarako hegazkina hartzeko hilabetea duzu hau.
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Hegaztiei pasadan bezala so egin diozu udari: udako arropak atera eta txosnako edalontziak mahai gainera. Herri urrats, AB Krosa… ez dago hoberik munduan. #JaiakHerritikHerriarentzat
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Itsasoko olatuak noiz usainduko eman duzu negua. Iritsi da zure unea, sudurrak zabaldu eta oinak lurrean zut. Zeren zain zaude gaupasaz bainatzeko? #KaiaGureaDa
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Jende aldrebesa inguruan duzula ikasi duzu zeurea are gehiago balioan jartzen. Elkartean lagunekin bazkaria noizko? #GintonikakDuAzkenHitza
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Behobia egingo zenuela eta maiatzean AB Krosean izena eman duzu xorro-xorro entrenatzen hasteko. Hurrena baietz mendi lasterketa!
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Kapritxo batzuei ezin ezetz esan. Artisau garagardoaren amorratu, nola ekingo diozu txosna giroko apar beroari? #ApartaHaizGero
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Edozeri aurre egiteko indarrez zabiltza aspaldian. Udarara begira jarri zara, eta gogoz zabiltza egurrerako. Gogorra da baina ekin! #MaldaOrtozik #PiztuPiztia
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Arrain-haztegi bateko arrainak baino kaka gehiago jango duzu hilabete honetan. Txokolatea, pizza eta telesail txatxuek lagunduko dizute. Txarrenari onena ateratzea besterik ez zaizu gelditzen. #pantailitis #beherabihotzak
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Parrandaren ostean mendira joaten jarraitzen duen espezie xarmangarri hori. Manifan ligatzen aritzen den espezie espezial hori. Zapaldu gabeko zapaburua. #JoTaKe
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Udaberriko lore eder, lilia bezain liluragarri. Mauka motza eta sandaliak. Garagardoa Polborinean. Itsasoko urak oinetan. Irribarre giroa. #HilabeterikOnena