Martxo Uhal 2021
Piscis
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Martxoaren 8a borroka eta festa eguna izan da azken urteetan. Borrokatu eta borroka ospatu. Astebete emango zenuke burbuila horretan,
kanpaldi bat balitz bezala. #ZatozGotorlekuBatDutBizkarrean
Aquarius
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Ondo baino hobeto oroitzen duzu emakumeon eguna ospatzen ez zenuenekoa. Amari zorionak esaten zenionekoa. #EguzkiariUlukaUlukaaaaa
Zapaburius
Otsailaren 29tik 31ra.
Purpurinaz beteta ekiozu M-8koari, baita ondoren datorrenari ere. Berezkoa duzun distira horrek argitzen du bidea, eta denok ibiliko gara libre bertatik, elkarlanean, elkarrekin sistema arrakalatzeko, aldatzeko. #DenaAldatuSistemaArrakalatu
Aries
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Azkenean iritsi da zure txanda! Aldaketak datozkizu hilabeteotan. Amorratzen zeunden horretarako momentu bikaina da. Ez egin atzera! #AusartakDiraBeldurrezSaltoEgitenDutenak
Taurus
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Euria joan eta eguzkia etorri den bezalaxe, pentsamendu zaharrek berriei egin diete leku. Lan baldintzak ere hobe daitezke. Topera hago! #BaHori #BaHori #BaHoriiiiiiiii
Gemini
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Etenik gabeko M-8a eta E-28a dira zure bizitza. Eguneroko borroka eta eguneroko ospakizuna. Zorionak eta eskerrik asko! #OnEgitenBadizuGeldituHor
Cancer
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Ez garen gu izateko prest egon nahi dut halabeharrez. Ez gara inoiz topatuko aurrez, nahiz eta nik zu ikusi gauez. Zu berriek zu zaharrei etena. #SuBerriekSuZaharreiEtena
Leo
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Irakurle amorratua, ezta? Liburuek ordenarik ba al dute? Alde Erantzirantz nabil, Turista klasea, Jenisjoplin, Moio, Lisipeak… #PoltsikoakHutsikEtaBihotzaBetea
Virgo
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Pelikula zalea zara eta protagonista izatea egokitzen diozu zure buruari. Baduzu garaia besteei begira jartzeko eta galdera sinpleenetik hasi zaitezke: Zer moduz zaude? ondo sentitzen al zara? #37GalderaMugazBestaldeDudanKontaktuBakarrari
Libra
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Pandemia luze egiten ari zaizu, zaigu… oasiak gero eta lehorragoak dira sindemiaren desertuan, baina eutsi helduleku bizipozgarriei, egon ahalik eta gehien lagunekin, ukitu, besarkatu, desafiatu beharraren mesedetan arren. #OsasunMentalaEreOsasunaDa
Eskorpius
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Txertoa jarri edo ez jarri? Zein da etorkizun intxerto honen txertoa? Moderna bat egina zaude aspaldi, baina ez zaizu gaizki etorriko palan jokatzea bezelako plan klasikoetatik ateratzeko… bitartean bigarren dosiaren zain egotea besterik ez duzu. #FuturoIntxerto
Sagitarius
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Pribilegioen piramidean erpinaren gainean dagoena zara, o, sagitarius maitea. Begiratu ingurura (edo azpira) eta behingoagatik ariketa bat egin dezakezu: taldean zaudenean isilik geratu. Zure iritzia ez da hain garrantzitsua etengabe hizketan egoteko. #matxirulopinpanpun
Capricornius
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Lagunak launaka laua den gailurrean. Mendira joan, bazkaria egin, terraza, etxeratze agindu. Ematen duen arren, ez da normalitatea eta baduzu garaia bizitza bizigarri bihurtzeko, penagarri izan ordez. #BizigarriBiziEgarri