Martxoko txoroskopoa
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Zure presentziak inoiz eman al du hustasuna? Beti duzu norbait harat eta honat jarraika. Aspaldian agertu ez zaren lekuetan begiradak pilatzen dituzu. Pausoa nola ematen duzun ere aztertu izan dizute. #Zera
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Elurra udaberria heldu baino lehen. Zerbaiten zain bazaude, espero ez duzun zerbaitekin topo egin dezakezu. #MunduMurrua #PirotekniaPixkat
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Argitxo iratxoaren tankeran, batzuk ikusten zaituzte, eta beste batzuek entzun ere ez. Olentzeroren tankeran opa diezu batzuei ikatza eta besteei kabron. Denok dugu zure zerbait, imajinazioaren aldean. #ZapatilaBuruan #EzEskerrikAsko
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
«Ibaetan bada frontoi bat, pasatu biribilgunea eta ezkerretara», dio abesti ezagunak. Hotz egiten du, baina giro beroa izaten da beti, hurbildu kanaberen ingurura! #IbaetakoJaiak
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Zaila da batzuetan dena ulertzea. Kalkuluak egin eta egin ibili ohi zara eta emaitzak itsutu besterik ez zaitu egiten. Jarri bideari, prozesuari begira, eseri zaitez eta gelditu lokomotora hori, ingurua ederra da eta. #EgotenIkasi
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Estimuluak estimulu, merezitakoa duzu eskuartean. Aparraldia gozatu behar da, baina baita lurreratzea ere. Gogorra dirudi baina kapaz zara horretarako. #Hondartzaraino
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Martxoaren 8an baduzu zer egina, gizon zuri hetero hori: lehen lerroa utzi, baita zure eskuaren parte dirudien mikroa ere, behingoz. Besteak lana eta antolaketa feminista. #IxilikEtaPunto
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Sagardotegian ibili zara azken aldian, zenbat litro herdoilgaitzak, txuleta hau samurra dago eta okerka jartzen da basoa. Nabaritu da zure presentzia bai, joan zarenean batez ere, astun hori. #HortazEreBadakizu
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Lerro artean irakurtzen ikasi behar duzu, Leo maitea. Inguruan duzun norbaitek idatzi dizu zerbait, baina ez zara gai ulertzeko. Atentzio pixka batekin lortuko duzu, animo, gustatuko zaizu. #TelegramekoMezuEzkutuak
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Erraustegiaren kontra denok konposta. Konpostaren alde, supermerkatuko erosketaren laurdena plastikoak betetzen du. Sistemaren ironia. #NorNoriNork #BarreFeste
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Turistak euritetik babestu dira Bulebarreko kioskoan. Olatuak hiritik babestu dira Pasealeku Berrian. Itsas maila gora. Autoak bihurtuko dira piragua, laster batean. #EkoLogika #KlimaHormigoiariDeika
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Udaberriko oporren zain. Bizikleta martxarako prest. Lezorako kanpina prest. Udaberriko oporretan ernaltzen diren begiradak…. izango al dira neguko xirri? #BiziPurpu #GozaXirri
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Mendiko lasterketak prestatu ostean, bizigarriak lagunekin konpartitzea ez bada plazerra. Aguakate gosariak ematen dio egunari hasiera patxadatsua. Gero arte musuak kolorea. #ZapatilaBerriek #OinakBabestenDituzte #Euriteetatik