'Motxiladunak txapeldun'
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Aspaldian ahaztuta duzu zure xibarismoa. Larunbat honetan Bilbok Xibaro harrotasunez beteko zaitu. Ostiralerako ez ahaztu Antiguako poteo elegantea. #TantazTantaMotxilazMotxila Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Ez zara sekula fio izan alboan ditugun estatuetaz. Motxiladun senideetaz eta artisauez soilik fidatzen zara. Gomendioa: erosi manirako pipak. #GureKabuzAlaHil #AhoraPipakEtaLurreraPipazalak Aries: martxoaren 21etik apirilaren 19ra. Klasikozalea zu. Bilbora goizean goiz joan nahi duzu, autoz, nola ez, ez duzu ba usteko kotxea aparkatu ahal izango duzunik, ezta? Tira, eutsi zeureari, animo multarekin. #TAOkoakGreban Taurus: apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. Patata tortila beganoarekin inor liluratuko duzulakoan? Tira, hori uste baduzu, zer egingo diogu bada? Gomendioa: entzun arretaz ondokoei, maite zaituztelako esaten dizute eta. #SongokuBegetaDa Gemini: maiatzaren 21etik ekainaren 22ra. Antiguako lagunek prest dute zuretzako oparia, Antiguan hiru astez bizilekua ezartzeko bisa eta bertako turismo gida: Triku-Platero-Txosna-Doka. Gogoratu Dokara sartzeko komeni dela kontzertuak bukatu baino 30 minutu lehenago sartzea. #DokakoIlarakGorrotoDitut Cancer: ekainaren 22etik uztailaren 22ra. Orojakile lanetan diharduzu azkenaldian, Bilboko maniari ere makina bat akats atera dizkiozu: prest gaude? Zertarako? Estatuek gutaz barre egiteko? Cancer maitea, hori ez da inondik inora Euskal Herria askatuko duen jarrera eraikitzailea. #LasaiHartu Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. Irakurzaletasuna zaila da egunerokotasunean txertatzen, baina lasai! Dbus-eko bideoetan jarritako albiste erakargarriak irakurri ditzakezu, informazio iturri bikainak baitira! Hori bai, gehiegi ez irakurri zure euskara mailak beherakada bat edukitzea nahi ez baduzu! #dbus #ergatibonegatibo Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. Familiako bazkari eta afarietan atera dituzun argazki eta bideo guztiekin bideo-muntaketa egitea duzu onena! Abesti melankoliko bat, argazki pase motela… familiakide guztiak negarrez jarriko dituzu! #pastela #betikuakdia #diabetikua Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra. Oso pozik zaude argiaren eta uraren fakturen igoerarekin, horrek poltsikoak gero eta gehiago berotuko baitizkizu, alokatzen duzun Airbnb-ko pisuaren balioa igo egin baita. Hori ospatzeko joan zaitez jatetxe garesti batera, bertan sorpresa txiki bat jaso dezakezu eta! #tartazu #merenge Escorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era. Urtea bikain hasi duzu, hondartza ertzetik paseoak emanez, bizikleta konpondu berri… baina bada loa kentzen dizun zerbait… markesina madarikatuak! zaintzarekin zer ikusia dute baina ez bereziki zaintza hirukoitzarekin… pegatinekin tapatzea da erronka! #herrizaintza? #tapatapatapa #lotsagutxi Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era. Zorionekoa zu! Antiguako jaietako poteo elegantea jostun batek zure neurrira egindako trajea bezelakoa da! Handikeria, itxurakeria eta ligoteoa! Azken aldian crossfitera joan izanak alkandorako botoia presiopean jarri du baina lasai, kruasan elegante baten pare zaude eta! #kruasan #botoialarri #ligopoteo Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra. Igandean zeini okurritu zaio danborradako entsegua jartzea? Ajearekin joatea da normalena, baina zuretzat aukera paregabea da zure dohainak praktikan jartzeko: nabarmendu nahia, ozen kantatzearena…. jo danborra/barrila gogor eta kanta ezazu ahalik eta ozenen! Gozatu! #igandeborobila #laumakilparepuskatuta Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra. Ur Handitan saioan agertu zen Gari maitagarriaren parekoa zara. Bilbora babesa ematera joango zara eta aletxo bat gehiago jarriko duzu dispertsio politika hau aldatu eta denak etxera ekartzeko. Zu ere haur motxiladun bat zara. #Prestgaude #U13Bilbo #HaurMotxiladunak