Ongi etorri ekaina
GEMINI
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Liburutegiko eguzkiak ez dizu azala kaltetu, baina banpiritisextremus gaitzak jota zaude. Zaindu ezazu zeure burua! Bereziki solstizioaren bezperan: Libra duzu horretarako bidelagun eder. 28an Aurreskuko purpu-festeko gonbidatu nagusia izango zara. #EzDaPolitikaAurreskuDa
#AurreskuZuBezainDonostiarra
AQUARIUS
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Urteak bete zenituenetik urte erdia besterik ez da pasa! Oraindik iristear da urteko onena, kosmosak zuretzako gordeta duen hori. Kresalak Aquariusengan duen indarrak sormenean eragingo du. Piscis eta Libra inguruan izateak oreka bermatuko dizu. #KosmosakEmangoDizuPoza #Benetan?
PISCIS
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Festa udatiarren esperoan zauden honetan iritsi dira Herrerako jaiak! Elektro-txarangarik ez omen da faltako. Giriak oraindik ez dira haraino iritsi: autoktonoon festa basatia. Prest al zaude? #GaupasaDaBideMakarra
#Txupito?EzEskerrikAsko
ARIES
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Hilabete nahasia datorkizu. Alkate berriaren izen-abizenekin nahastuta: Eneko Gasco Senper? Zurriola surf hondartzan non bainatu ez dakizu. Giriak bidegorrian eleberria ez al du inork idatziko? Zer egin duzu horrelakorik merezi izateko? #EzDaDonostiaPolitikaDa
TAURUS
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Terraza zale porrokatu hori. Eason sentitzen zara Gasco baino donostiarragoa. Zurriolako txiringitoan Senper baino guaiagoa. Urgulleko Polboriñen inor baino ezkertiarrago, errauskailuaren tximiniak Donostia noiz ketuko beldur. Hilabeteko bidelaguna: Cancer #EzDaKlimaAldaketaPolitikaDa
ZAPABURIUS
Otsailaren 29tik 31ra.
Zapaburius maitea, aurten ere Askapenarekin brigadetan joateko prest? Turismo kapitalistatik urrundu eta turismo ezkertiarrean eragiteko desiratzen? Praktikatu al duzu ingelesa? Ikasi al duzu kamera aurrean zein den zure alde kanonikoa? Ezkerra ala eskuina? Galdetzea ere. #TaHola
CANCER
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Kontraesan ibiltari hori. Zer betetzen duzu lehenago organikoaren poltsa ala plastikoarena? Oporretan joateko onena hegazkina? Kafea eramateko edalontzian? Anana xerratan eta plastikoan bilduta? Barazki mota bakoitzeko plastiko poltsa bana? #EzDaPertsonalaPolitikaDa #ErraustegiaBenetan?
LEO
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Ekaina, ze kaña, Marijaia eta bidaia! Plan bikaina! Udako J-J erritmoa (Jairik-Jai) jasateko Ixi-aholku-ekofrenlia: gihar eta neuronen entrenamendua, landu malgutasuna eta kontzentrazioa, sozializazio hedakorra, bainu gaziak, itzala eta txafliak, karbohidratoetan oinarritutako dieta eta ura edan (bider 8). #UdaraFit
VIRGO
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Astroak lerrokatu dira zure zodiakoan Miarritz estralurtarrek inbaditua izateko: CocaCola, Pepsi, Nestle, Inditex, Soja, Amazon, Glovo, 5G… Dumbledorren gudarostearen beharretan zure egunerokoari aurre egiteko eta orain hau? #MadMax #EzDiraPasako #BDS
LIBRA
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
O, bai. Hau bai hila. Ilbetearekin dantza, sugar artean dantza eta luma artean dantza egingo duzu. Askapen Prozesu Pertsonal eta Politikorako aroa (ApppAroa) inauguratuta geratzen da… Ia! Iraultzarako tresna: purpurina. Bidelagun izango duzu: Gemini. Toxikoegi: Taurus
ESCORPIUS
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Donostiako udalak Harrera Hiri izendatu du Zubieta. Erraustegia, makro-kartzela eta militarrak bertan finkatzeko proiektuari beste bat gehituz: udan Donostiara iristen eta Donostiako kaleak zikinduko dituzten ehunka migratzaileak Zubietan jaso beharko dituzte. #ZubietaHHBeti
SAGITARIUS
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Hemen da izurritea. Donostiako hostelen fumigazioa. Zimitzak nonahi. Zure ohe azpian egon daitezke. Gutxien espero duzunean, hilabeterik oparoenean, bizitza aldrebestuko zaizu. Ametsetan izango dituzu, azalean marka geratuko zaizu. #UrHanditanen: ZimitzaExtrem
CAPRICORNIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Oposaketak eta zoratuta? Irakaslea eta zoratuta? Selektibitatea eta zoratuta? Turisten kolonizazioak zoratuta? Capricorniustarren gaitzak: ikasturte amaiera katastrofikoa. Kapitalaren mendeko lan eta bizi ereduaz nazkatuta. #GutxiBatzuenBizitzaDaHandiena