'Turismoa, nora hoa?'
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Gazte Akelarrea. 16-25 urte bitartean badituzu: kanpina, zakua, esterila eta aldatzeko erroparen bat. 25-30 urte bitartean badituzu: kanpina baino etxeko ohea nahiago. Nahikoa duzu Mugi txartelarekin. 30-35 urte bitartean badituzu: “Gure garaian” hasitako esaldiek ez al zaituzte ziztatzen? #TaHola Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Zeure urtebetetzea izan berritan, adina galdetzen dizuten bakoitzean bitan pentsatu behar duzu. Ez al da gaztaroa alboratu duzunaren seinale? Begitxoak dir-dir dituzu dagoeneko: oporrak, Gazte akelarrea, Aberri eguna! Ezingo dugu utzi, bada, Euskal Herriaren zaintza girien esku! #DonostianBiziNahiDut Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra. Polvorineko kafeak hartzeko garaia iritsi da! Aries eder hori, zoriontasunerako prest beti! Nortzurekin korapilatuko zara apiril honetan? Elur, euri ala eguzki, zu beti jolasteko prest. Ba al da bizipoza baina gauza ederragorik? #ZoroakHegazGoaz Taurus: apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. Ameslarien mundu desiratua eskuratzeko borroka maite duzu. Borroka edo mundu desiratua, zer da benetan maite duzuna? Maite dituzun horiekin deabrukeri bat edo beste egiteko desiatzen zaude, baita eguerdiko poteo amaigabe horietako baten partaide izateko ere. #EzDutAmestenNikSoberan Gemini: maiatzaren 21etik ekainaren 22ra. Lenteja platerkada batek baino indar gehiago eman dizu martxoak. Lasai, M-8aren ondoren ere badago eta purpurinarik. Piraten lehen bilera desiratuetan baduzu zer esan: Sardinherriaren zain egotea baino gehiago zer iruditzen sardinherria indartzea? #SardinherriaFlamenkara! #FlamenkaAskatu! Cancer: ekainaren 22etik uztailaren 22ra. Zenbat giri etorriko ote dira Donostiara udaberriko oporretan? Zenbat langilek sinatuko dituzte lan baldintza prekarioak? Eta zenbatek ez dituzte ezta sinatu ere egingo? Zenbat hotel gehiagoren baimenak emango dituzte? #HauEzDaGureDonostia Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. Olatz Salvadorren bideoklipean, giriek Donostia konkistatu baino lehenagoko irudiak ikusi dituzunean, bihotza uzkurtu zaizula? Ez zara bakarra, ez! Zurekin gaude. Gomendioa: eman izena Ttan Ttakun irratiko zozketan. Lakaben Kobanek emango duen kontzerturako sarrerak dira saria! #TxanTxakunIrratia Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. Ausartu al zara inoiz film laburren bat egiten? Pentsa baino errazagoa izan daiteke! Zergatik ez duzu udaberriko oporretako film laburren txapelketa antolatzen elkartean? Lagunartean oporretatik buelta samurragoa egingo zaizu. #OrainDaZureGaraia Libra: irailaren 23tik urriaren 22ra. Udaberria loratu da zure barruan. Orekaren bila erokeriaz maitemindu zara. Gazte Akelarrean txinpartaz txinparta ibiltzeko desioan, inori galdetzeko moduan: surik bai? Apirilerako dituzun ideiak beste energia sortzeko gogoa duzu. Gomendioa: ez etsi! #AfroeuskaldunakGarelaEzAhaztu Escorpius: urriaren 23tik azaroaren 21era. Aberri Eguna lagunak topatzeko aprobetxatzen duzun horietakoa zara. Argazkiz beteko dituzu sare sozialak eta kolorez zeure barruak. Indartsu zaude! Udaberriko agenda bete duzu jada: mendia, festa, kalea eta gozamena! Dena da zeurea! #KoloreBiziak Sagitarius: azaroaren 22tik abenduaren 21era. Oporren beharrean zaude. Zeure burua zaintzeari utzi diozu ia-ia. Non da zure alaitasuna? Irribarre eder horren bila joango zara oporretara. Gimnasiotik aldendu eta ingurukoetaz eta zeure buruaz gozatzeko asmo hutsarekin. Deabruak Teilatuetan gogoan. #KantauriGoaz! Capricornius: abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra. Gozamenaren izenean udaberria izaten da bikote harremanen amaiera ohikoenetakoa. Zuhaitzek nola loratu zuk ala gozatu. Aberri Egunean ez da faltako zure mailako euskal hiztunik ezta erdaraz arituko denik ere. Gomendioa: ez iezaiezu haiei zure frustrazioaren errurik bota. #ZarenaZarelako Zapaburius: otsailaren 29tik 31ra. Gazte Akelarrerako beharrezko guztiak prest dituzu jada. Ez ahaztu kanping kanpoan jartzeko amantal morea. #EtaKlitto!Klitto!Klitto!