'TxoroKlika'
ARIES
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Lanean aldaketa garaian zauden arren, bide endredatu hori gero eta argiago ikusten duzu. Lagunartean egoteko gogotsu zabiltza, ondokoekin gozatzea gustatzen zaizu. Maitalea(k) ere zirri gose dabil(tza): udaberriko oporretan plazera non-nahi.
#Xirribarrea #NikJaiEtaHikLan
AQUARIUS
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Dantzaren nazioarteko eguna iristear dago! Kontxa eta balleta lotzen dituen egun bakarra! baina zuk nahiago duzu taberna zuloan argi gutxirekin aritu, ostegun, ostiral zein larunbat. Dantzaren tabernen arteko egun astebururo da.
#ÑoñostitikDonostira #GizaEskubideenZinemaldianAlfonbraGorriaNahiDugu
PISCIS
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Giri mugimenduaren bozeramaileak, Gascok, Jamaika telebistan esan du Giriek zilegitasun osoa dutela bidegorriak oinezkoentzat hartzeko. Eta, zuk zer egingo duzu: pedagogia ala atropellologia?
#OporretanNoraJoanEzDakizu #BainaAzaroanBTXIkustekoSarreraPoltsikoan
ZAPABURIUS
Otsailaren 29tik 31ra.
Piraten bileretara joateak alferkeria galanta ematen dizu? Lasai, ez zara bakarra. Batzuetan alde erantzira pentsatzeak laguntzen du. Ez al dizu alferkeria gehiago ematen Pirata gabeko Aste Nagusiak?
#PiratenBizitzaHoberenaDa #DenborarikGabe #JenderikGabe #Flamenkadarekin
TAURUS
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Kanpin dendan ordutxo batzuk lo egiteko garaia Bulkatuta zenuela uste zenuen… Garaiko taktikak mantentzea onena: furgesiako kideren bat xirikatu ea xirribarrea lortzerik daukazun!
#BulkadaZaharrenGaraiaDa
GEMINI
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Korrikan aurten zenbat kilometro? Ezten Giroren kontzertura iristeko behar diren kilometro guztiak gehi bat! Ttan-Ttakun irratian esan dute izerdi usain ederra duenak garagardoa dohainik duela, baita Kiroldegian dutxatzeko aukera egongo dela ere!
#EauDeKorrika #SudurKrosaEntrenamenduBikainaDa
CANCER
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Donostiako herri mugimenduak manifestazioa egingo du hemendik aurrerako larunbatek 30 ordu edukitzeko: manifestazioa apirilaren 6a izango da: Sudurkrosean hasi eta Gobernu Zibila Kultur Etxe festan bukatuko da.
#GobernuZibilaKulturEtxe #AsteburuetanDeskantsatu?Ja!
LEO
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Apirila eta berriro euri zaparradak… Ez etsi! Ura hain gustuko ez izanda seguru pixa kontzentratuegia duzula. Ezaguna zaizu hori kolore intentsu hori? Ura garun faunaren erregeneraziorako beharrezkoa da, motz geratuko zara.
#BeWaterMyFriend
VIRGO
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Lortu dute! Makdonalizazioaren fenomenoak harrapatu zaitu eta jada atsegin duzu Korrikaren abestia! Aldaka mugimendua prestatzen aritu zara, baina… eta orain zer diozu? Korrika bizikletaz egingo duzula?
#TxoZeKutreaZaren
LIBRA
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Oporraldian kirolik egin ez eta jan eta edateko arrazoien zerrenda osatzen hasi zara dagoeneko? Ez duzu etengabe zure burua justifikatzen ibili behar. Gizakiaren sen naturala da, entropiaren legea: Kaosa (baina ordenatua).
#GozatuBizitzaBakarraDa
SCORPIUS
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Hilabete honetan pintzak atera beharko dituzue, ongi eusten ez badiozue berriro ere ihes egingo du eta… LEKUKOAK! Goia Eskorpioiak bere Klikan dio: FurgoKlikaren abiadura moteltzeko ordenantza bat onartu dugu, Lekukotza Eskubide Unibertsala bermatua izan dadin. #AurtenBaiPlataforma
SAGITARIUS
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
#NierebaNaiz (Martxoaren-8an-GREBA-FEMINISTA-egin-eta-Aste-Santua-OSPATZERA-doana-Riviera-Mayara-Todo-Incluido-batekin). Barne kontraesanak edo…
#EUStelkeria
CAPRICORNIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Europako bozak. Puf. Korrikarako entrenatu beharra. Puf. Hauteskunde kanpaina. Puf. Pentsiodunen txorizo planplonaren betiko leloak. Puf. Kaleak turistaz beteta ia! Puf. Eguzki izpi goxoen euforia kolektiboa eta apirileko euriteen astenia pertsonala. Puf. Udaberria edo. #PUFkadaBerrienGaraia