155. iragarpena
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Martxa honetan Txoroskopotik kenduko zaitut. Inoiz ez dakit zer iragarri zuri, baina badakit, sobera jakin ere, oso gutxitan asmatzen dudala. Tira, dena omen jarrera kontua. Zeure jarrera hobetzen ez baduzu, ez dut zer eginik. #PentsatzekoTxokora #Reflekxiontaim Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Asteburua zalantzaz betea dator. Erabakiak hartzeko garaia da. Ez da hain zaila: Ikatz ala Fermin? Tik-tak, tik-tak, tik-tak. Beti izango duzu hor Matiako hirukia, Bermudetakoa baino arriskutsuagoa. Dokako zulo beltzak xurgatuko zaitu. #ZerOrduDa? #ZerEginNuenNikAtzo #EzDutInoizGehiagoEdango #Mieghda. Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra. Iritsi da zure urteko garai potoloena! Dagoeneko salgai daude horrenbeste desio dituzun turroiak. Markatxuriko Sutxarrak onenak direla soberan dakizu. Ondokoak gehiago ez jateko esaten dizun bakoitzean, polboroi bat sartu ahoan. #OeOeOeSaltxitaTaPure #Jingelbels #NonDaudeGabonetakoArgiak Taurus: Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. Izena ere oparitzeko kapaza zara zu. Hiru izena izan eta lau onartu. Zeure eskuzabaltasunak ez du mugarik. Egindako lanak ere herritik herriarentzat. Tripontziaren saria merezi duzu. #TongoTongo #Donostiako3Damatxo #3KolkoaBeteDiru #DondeKepan3Kepan4 Gemini: Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra. Bastida non dagoen ez jakin arren, galdetzeak lotsa ematen dizu. Ene… hau paraderua, hau! Kuadrilakoei galdetu behar, bestela, hala moduz iritsiko EHBTz gozatzera! Purpurinaren nebulosan bizi eta orientazio espaziala erabat galdua ala? #A8doakoa Cancer: ekainaren 22etik uztailaren 22ra. O mai fren, ai don nou jau tu sei tu iu. Dis is not iur best taim at ol. Baaaaaaaaaina guztiok batera, saiatu hura botatzera usteltzen haaaasia zaude ta laister eroriko zara. Baina eroriz ikasten bada oinez, has gaitezen bidea egiten, #UoouoouoouoooooEzZaituInorkGelditukoooooo Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. Leondakari berria izendatu nahi duzu, eta horretarako kaferenduma antolatu duzu zure egongelan. Iñaki Egañak ateratako liburuak historia laburra dela dio, bat egiten al duzu horrekin? Analisirik prest? Lagunak zain dituzu, laburpena eskatu dizute. #iñakiegaña #NikEreErosikoDutBainaNikEreEzDutIrakurriko Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. 155 egun dira Cup ezagutzen duzunetik. 155 segundo dira azkenengoz mugikorra begiratu duzunetik. 155 ordu dira Puigdemonti Putxi deitzen diozunetik. 155 milisegundoz izan zen Katalunia independente. 155 datsegit eman dituzu independentzia suspenditu zenetik. #155kaketanploust Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra. Aizu, diruzale! Tripontziaren ideia gustatu zaizu, ezta? Ez gastatu zure diru eta energia guztia tripontziak erosten bestela, Euskal Tonbola alde batera utziko duzu eta proiektorea oraindik ez baita tokatu eta aukerak dauzkazu! #NiEreTripontzi Escorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era. Ai Kortxoenea… a ze bihotzeko mina zuk, desalojoan dena eman bai baina aurretik zapaldu ere egin ez zenuen gaztetxe hura eraitsi dutela bi urte igaro dira jada… Kortxokide apala zu ere, nola ez. #gaixoa #KortxoeneaResist #OkupaTaPirata Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era. Aiiii.. ze pena… jende guztia Behobia prestatzen ari da eta zu sofan lesioarekin mugitu ezinik (edo hori diozu zuk). Eta gainera, hozkailua Isostarrez betea duzu eta laster kadukatuko zaizkizu! #OMG #missbehobia Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra. Loiolako zubiaren faltan zeure burua aurkeztu diozu Loiola d’ Or elkarteari. Zertarako? Zeure pirautxo dotorean jendea alde batetik bestera pasatzeko. #DisIsNotPasaia #LoiolakoZubiaZer? #Zu2Ni? Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra. Hizkuntza Eskolan Rrrrokeforraren hizkuntza ikasten aritzea eskertuko duzu abenduan Parisera zoazenean. Bazen garaia! Le Tour Eiffel ez duzu ikusiko, baina Euskal gatazkak pauso bat emango du konponbidera zeuri esker. #Muxu #BesteBat #Debest