Txoroskopoa: 'Amara Berriko jaietan, sorpresak barra-barra'
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Udara oparoa igaro duzu baina badator udazkena, azken parrandatan landatutako uztak fruituak emango ditu. Begiratu ondo udako zozketen zenbakiak, baten batek saria du, Aquarius.
#PorrontxoBeherapenak #KakaplostZorteduna
Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Kafe “hutsak” hartzeaz nazkatuta zaude. Lasai, Piscis, ebakiak ere modan jarriko dira. Ume gehiegi dituzu inguruan eta amatasunari gero eta nagi gehiago diozu. Lasai, Piscis maitea, etorriko dira momentu hobeak!
#Kalabazakafeinaduna
Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Parrandetan beti azkena zara etxeratzen, Aries. Adinean gora baldin bazoaz ere, egunsentiaren izpietaz ez zara aspertzen, “egun sentikorrak” maite dituzu e! Proiektu berri horrek diru gabe utzi zaitu, baina saiatu euskal tonbolan jolasten.
#Egundasanti #Euskaltontonbola
Taurus: apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Baionarat joan zinen Bertsuzale Elkarteak antolatu zituen jardunaldietara, Donibane Lohitzunen Willis Drumonen kontzertuari “adiorik ez” eta Zubietako Erraustegira martxan amaitu zenuen asteburua.
Diru asko gastatu ez baduzu ere, energia ederki agortu zaizu. Lo orduak errekuperatzera, Taurus.
#ErrauskailuErrimatua #EnergiaOff
Gemini: maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Erabakiak ezin hartu zabiltza, Gemini; zugan zentratzen ez zaren artean ez duzu erantzunik topatuko. Datorren asteetan pixkanaka oreka bilatzen hasiko zara, ez izan presarik. Amara Berriko jaietan sorpresak izaten dira beti, gerturatu eta gozatu!
#AmaraBerrikojaiherrikoiak #Orekariak
Cancer: ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Etsita zaude, azken asteak zailak izan dira zuretzat, maite duzun pertsonak zutaz paso egiten duela ohartu zara. Estrategiak aldatzeko garaia da, Cancer. Bete udazkena iluisioz berriz, eta aurrera. Uda urtarorik emankorrena dela gezur hutsa da. Lanean aldaketak datoz, ez sartu zureak ez diren istiluetan, ez zaizu komeni.
#IsiltzeaKomeni #Udarariadio
Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Zure alaitasunaz kutxatzen dituzu ingurukoak, baina neurtu besteei eskeintzen diezun denbora, zuk ere barnera begiratzeko tartea behar duzu, Leo. Lanean eskaintza berri bat egingo dizute, ez gehiegi pentsatu erabakia. Iraultza Txikien Akanpadan ezagutu zenituen laguntxoekin topo egin nahi baduzu joan Amara Berriko iluntzeetara.
#Piszinarat #AmaraBerrikoAkonplada
Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Nerea Arriolak bere bakarrizketetan aipatu ohi duen moduan, 30ak betetzea ez dadila drama bilakatu. Errutinak estresa eragin dizu, baina lasai, Virgo, zuri bakarrik ez. Hartu atseden asteburuetan, gozatu eguraldi zoragarriaz, gutxi geratzen zaigu eta. Lurrin denda bixitatzera joan, eta aukeratu udazkenerako kolonia frexko bat.
#Lurrinfest #Erruarenkantina #Arrolenmarmarrak
Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Urteak beteko dituzu laster, ospatu, gozatu, eta abar. Egin zerbait berezia zure ingurukoekin, egun handia baita, Libra. Hilabete ona izango duzu, zure hilabetea izango da, ausartu gauza berriak egitera, ez gorde beldurrez esateko dituzunak. Kanpoan daudenak ere zutaz gogoratuko dira, lasai, badatoz sorpresatxoak.
#ZuriZorionak #Ausartak
Escorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Loa ahaztu xamarrik izan duzu azken aldian, Escorpius maitea, bada garaia gorputzari atsedena emateko. Azken aldian espero ez zenuen jende asko hurbildu zaizu, baina kontuz, denak ez datoz intentzio onez. Bikotekide ohi batek proposamen bat egingo dizu, erabakiak hartzeko unea heldu da.
#JanetaLo #Famouseua #Korapilatzen
Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Lagun handi bat urrutira joan da aurten, Sagitarius, baina lasai, etorriko da bueltan, eta txoro-haizea ekarriko du. Udazkenero pasatzen zaizun modura, gaixotzeko zorian zaude, hartu bitaminak.
Amara Berriko danborradak emango dizu estresa gainditzeko aukera, azkar apuntatu, ez daude leku asko eta.
#Antiel #Bitaminus #ABdanborrada
Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Haserre pasa dituzu azken egunak, Capri, hartu arnasa eta egon lasai, min egin dizunak baditu bere buru hausteak. Astebukaera honetan egin parranda luzea, ahal dela goizalderarte luzatuz. Familian ezusteko bat jasoko duzue, ondoan egotea tokatuko zaizu.
#Karma #ParrandaJetlag #Pamiliyarieutsi
Zapaburius: Otsaialaren 29tik 31ra.
Etxe aldaketak nahiko urduri jarri zaitu, lasai ohitzeko denbora beharko duzu, baina oso gustura egongo zara. Bertso egarriz zabiltza eta azken aldian ez duzu inorekin saio batera joateko plana egin. Begiratu bertsozale agenda eta aukeratu etxetik gertuen duzuna, bakarrik joatea ez da delitua.
#Etxeberri #Bertsobakartiensaioa