Txoroskopoa: 'Deabrua daramagu gurekin'
PISCIS
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Inauterietako mozorroak ez dira pentsatzen zenuen bezain errazak. Ez zaitu batek berak ere konbentzitzen. Ez ahaztu zeure hilabetea dela eta botere berezia duzula eskuragarri. Gomendioa: atera pijaman eta ekin sagardotegian kupelen artean zirrika ibiltzeko desirari.
#UsteakErdiUstel #MozorroMozolo
AQUARIUS
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Uholde feministetarako prestatzen ari zara. Lagunartean badira grebari eusteko kezka beste gogo. Lilatoian aterako ez bazara ere, denok dakigu Lilatoiaren egunean Aurreskun bizipoza usaintzen dela. #M8GREBA #MoreaEzDaKoloreBerria
ZAPABURIUS
Otsailaren 29tik 31ra.
Zeure egunak pasatu berri dira! ZORIONAK! Rekalde berriaren izena esatea kosta egiten zaizun arren, Pandora onartzeko garaia da. Donostian ez dabil besterik ahoz aho. Dagoeneko badago esaten duenik Agusek jaietan kofradia berria sortuko duela. #EtaZuNorenaZara?
ARIES
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Lilatoian lasai aritzeko entrenamenduek ez dute zuk nahi besteko fruitua eman, baina lasai! Korrikan klika egiteko ere balioko dizute! Gainera, ez dira izango militarrak Donostian zehar korrika dabiltzan bakarrak, ezta? #IlargiBeteaEtaZuekLo
TAURUS
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Gaskostia baino gehiago nahiago duzula Donostia? Azkenaldian euskara baino frantsesa gehiago entzun duzula kalean? Giriek Parte Zaharreko tabernak kolonizatu dituztela? Autobusak 1,75€ balio duela? #EginLoEtaJangoDenMehe #NormaltasunaEzDaHarrotasuna
GEMINI
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Inauteriak, Greba Feminista, Lilatoia… bigarren astera osorik iristen bazara, Woody Allenen pelikulako protagonista izan zaitezke. Mingain beroek diote Txomin zaharrean, autobus geltoki zaharrean eta Gobernu Zibil zaharrean grabatuko dela. #Woodykeriak #GobernuZibilaKulturEtxe
CANCER
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Zeure alde artistikoa konkistatu nahian zabiltza. Kontzertuak, zinema, liburuak? Hurrengoa zer izango da? Egunkaria kioskoan erostea? Laguntxoei tartetxoa egiteko une paregabea duzu hau.
#SuTaNi #KasetearenGaraiaItzuliDa
LEO
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Udarara belztuta iritsiko zara martxa honetan! Azaleko sindrome erradioaktiboari planto! Heteropatriarkatu kapitalistak eraikitako edertasun ereduak harrapatuta ala?
VIRGO
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Naiz irratiak musika zerrenda berrituko duela amestu duzu. Konspirazioaren funtsa ulertu duzu: Makdonalizazioaren eredu yankeearen bidez, Ferminen abestia zizelkatu nahi digute buruan, Korrika hasterako denoi atsegin izateko. #EzDiraPasako!
LIBRA
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Kirol-denboraldia hastera doa! Aurten Behobia helburu! Egutegia: Lilatoia, Korrika, ABKrosa, udan errekuperazio fasea, udazkenean berrartzeko-asmoen-egikaritze fasea, Behobiaren-bezpera-arte-ez-gal-itxaropena fasea… #AsmatuAmaiera
SCORPIUS
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Zurrumurru bat entzun duzu. Martxoaren 8an DJ Miau? Ez, ez. Ez da posible. Ai ene. Baina imajinatu une batez… Ez, ezin liteke. Purpurina jaurtitzeagatik Mozala aplikatu zietenetik… itzuliko ez zirela zirudien… ez da posible #FidatuKatuInstintuaz
SAGITARIUS
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Aizank, ohartu…: kontsumo grebara deituta hi ere bahago. Hi beti habil abil, baina aurten ez denk lortuko nahekena. Greba egingo dink ala ez? BAI ALA EZ? Apunta post-it baten: Lana ez, poteoa ere ez. #KaguenZotz
CAPRICORNIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Kapri…Urte askoan berriro ikusiko ez dugun ilargirik handienak jota utzi zaitu. Udaberriko asteniak ere ezin zaitu altxa. Fase espirituala: depresioa eta ilargiaren zikloaren arteko harreman astralean sakontzen. #HauDaHauParaderua