Txoroskopoa: 'Udako solstizioa'
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe
Buru nahasia eta gorputz pisutsua arrastaka daroazu. Fotosintesi beharrean azala eta muskuluak erdi atrofiatuta. Aldaketarako guran. Garai ona da gorputz garbiketa egin eta udarari behar bezalako harrera egiteko. Pazientzia izan, eguzkiaren atzetik joan baino, egun batetik bestera atzean izango baituzu argia. #SuGarra #Egunsentian
Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Ekaineko asteburuak gainezka egingo dizutelakoan zaude, eta beraz, udak zer ekarriko duenaren beldur ere bazara… Ekaina osasuntsua nahi baduzu, jarrera eraikitzailean begiratu zure agenda: asteburuetan jaia egitea politika egitea dela gogoratu, eta gero resaka pasatzea estrategia politikoan hausnartzea. #JaiaBaiBorrokaEreBai
Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Martxoak utzi zuen borrokaren arrastoak zure gorputza zeharkatzen jarraitzen du. Nostalgiaz bizi duzu maiatza amaiera, borroka sozialen astearen amaiera, udak tono jaitsiera baitakar eta eguzkiak jendea alienatzen duelakoan. Zure gogoa eta itxaropena ez dezala ezerk ez inork zapuztu. #ZuBaiZu #AutonomadakMaiteDitugulako
Taurus: apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Berritasunen atarian zu: entsalada eta hummus. Ze jogurt-saltsatan sartzen ari zaren ere ez dakizu, azterketetan pizza jan eta tximinia bihurtzen garela uste duenari esan badagoela alternatiba. Omega-3 eta Altafit zure aliatu berriak. Kuadrilan arrotza sentitzen hasia zara: futbola eta ronkola crossfitak eta diziplinak ordezkatuz baitoa. #BikiniOperazioDelakoa
Gemini: maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Akelarre batekin hasiko zenuke uda, solstizioa ospatu, edabe magikoarekin txoratu eta dokako katu eta jauria artean dantza eta festa alaiean murgildu. Gorputza askatzeko aukera izango duzu, eta barruan pilatutakoari zure egunerokotasunean eta inguru hurbilean kabida emateko parada. #AskatuZureBarrenak
Cancer: ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Makalaldi honek amaiera izango du. Krisi existentziala, ekonomikoa eta etxebizitzarenak jota, animoak altxatzeko udako bultzada aprobetxatu behar duzu. Erabaki potoloak hartzea ez bada zurea, gutxienez kasu egin ingurukoei (hauek aspertu aurretik). Isolamendua, bakardadea eta mugiezintasunaren bidea ez da zure hautua izango. #Arre! #EgonHadiLoTaJangoDenMehe
Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Leo Messik baino diru gutxiago duzun arren, ez da izango hori zure zoriontasuna desagertzeko arrazoia. Donostialdea baino laster girialdea izenez ezagutuko dugu geure herria. Lehen euskara gutxi entzuten bagenuen, orain… zer demontre gertatzen da! Ez al dugu garenaren harrotasun izpirik ere? #PanpinPuskatuenFabrika
Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
SSIFF? Bai zera! Ez gaudela txantxetarako! Nahikoa da! Donostia, donostiarrona da! Donostia ez dago salgai! Geure nortasuna ez dago salgai! Virginia Woolfek zioen bezala “bizitza ametsa da, esnatzea da hiltzen gaituena”. #HerriakEzDuBarkatuko
Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Aldaketa garaia. Ba al dago aldaketa garaia ez den garairik? Krikrikri. Ez kezkatu, udako solstizioak indarberritzen lagunduko dizu eta. Bestalde, ze asmo dituzu udarako? lagunarteko bidaiatxo eder bat merezi duzu! #EzAhaztuEguzkitakoKrema
Escorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Ezkor zabiltza azkenaldian, ilargiaren eragina al da? Plan udatiarrei hasiera emateko une paregabea duzu. Hondartza garaia gaur bertan hasiko da-eta! Zeren zain zaude? #PareoaBetiPrest
Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Sexu ehiztari garaiak bukatu zaizkizu, orain xirriekin edo xirririk gabe, ondo pasatzea duzu helburu bakar. Horrela jarraituz gero, festa gune askeetan onartua izango zara. #GoraLigoteoSanoa!
Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Adarrak jarri edo adarra jo, hori da hori capricorniotarren dilema gorenetakoa. Kasu adarrarekin, batzuetan berau igotzea izaten da eta onena. Kirol pixka batek ideiak argitzen ditu, eta ideiek alternatibak eraikitzen laguntzen dute. Gurean badago alternatiba! #AlternatibenHerria
Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra.
Idiakez kalean ahaztu al zenuen zure esterila? eta lo-zakua? Lasai, mugimenduko kideek bertan ahaztutakoekin outleta antolatuko dutela iragarri dute-eta. Sorgin dantza ikasteko hilabetea duzu hau!