'Urriari ohore'
Txoroskopoa
LIBRA
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Urriko abestia: Morau-ren Nork daki. Hitza: Postmodernitatea. Erabilera: mugagabea. Definizioa: Autozaintzaren izenean kolpe zorririk ez jotzea; aldaketa klimatikoaren defentsan McDonaldsen bazkaltzea; Tabakalerako eskaileretan igandetan irekita dagoen dendako garagardo latak edatea; garestia dela eta baserritarren saskia errefusatzea. #AmetsPrefabrikatuak #Ekofriendly
AQUARIUS
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Urri urri zabiltza azkenaldian denarekin. Baina ez nahastu, otoi, urritasunaren kultura ez baita kultura minimalista, postmoderno, hippie eta alternatiboa. Urri amaitzea hila, eta urriago hastea hurrena, prekarietatearen kultura da. Ez zaitzatela engaina! #PoltsikoanZulorikEz
PISCIS
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Arrain hila bazina lez, hondoratu ordez ur-azaleratzen zara. Bakartzen, tristatzen, urruntzen, des-existitzen eta hiltzen ari zarela sumatzen duzun honetan, bizitzak aldaketa eskatzen dizu, orain ala inoiz ez. #MomentuaHarrapa #BihurtuZapa
ARIES
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Mendi maratoiak, triatloiak, oiak eta oiak… denak nahi dituzu. Kirolaren modak eta kontsumoak erabat harrapatu zaitu. Bereziki uda amaitu eta berriro ere ikasturtea hasi denetik. Kar kar kar, hau pagotxa, hau.
#GizakiaAnimaliaEspezimenGalanta
TAURUS
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Gauza asko espero daitezke taurus batez urrian. Bakarrak merezi du aipamena: Amara Berriko jaietan Super Xagurekin maiteminduko dela. Eta hango mojitoaz. Eta ondoan duen platilo hegalari urdinaz.
#Zergatik ez?
GEMINI
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Purpurina garaia heldu da! DJ Miau returns! Ilargiaren argitan dantzan: EROmeria. Inon baino alaiagoa izango al da Amara Berri? Toxina bete parrandak lagunduko dizu Behobia prestatzen.
#NoizAldatzenDaOrdua? #EuriarenAlferkeria
CANCER
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Zu bai zu alproja alena! Behar direnak eta ez direnak egiteko prest arrazoiaren izenean! Azken hitzaren lehian eman duzu uda osoa. Lagunak nazkatuta dituzu. Umiltasunak lagun zaitzala. Olatz Salvadorren diskoa entzuteak on egingo dizu.
#HerriakEzDuBarkatuko #LagunMin
LEO
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Hartu zenuen ikasturtearen olatua eta askatzea kosta. Zirimolan barruraino sartu eta lanaz harago ikusi nahi duzunean lanerako prestatu beharreko tuperra besterik ezin ikusi. Udazkenak hostoak lez zeuk ere behar duzu berritu. Terapia gomendagarria: Urgulleko Polboriñeko garagardoa. Terapia uztargarria: zirritan jarrai.
#TuperFest # ZiriMola
VIRGO
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Hertzainak sindromea duzu: Ezin ahaztu izan ginena diote hatxedunek Euskalduna Jauregiko butaketatik. Nostalgia kolektiboa. Noizko 90eko hamarkadako parranda bat? Urriko taldea: Su Ta Gar. Urriko kolorea: Morea. Galbidea: Super Xagu. Poztasuna: Amara Berriko Jaiak
#AsgarthReturn #XolomoGaztaPiperEtaKitto!
ZAPABURIUS
Otsailaren 29tik 31ra.
Dena zure alde da, iritsi da zure garaia Igeldoko putzu sakonetatik irten eta oraindik zure hiritzat duzun horretara joateko. Hango jendea, nekazariekin tratua, bizikletan paseotxo bat eman, kioskora egunkaria erostera joan, Ormazabal tabernako bakailao tortilla pintxoa jan…pentsa, noria ere kendu dute…
#NoTimeForLove #GozatukoDuzunaEzDaUrri
SCORPIUS
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Bukatu da uda, turistak badoaz, gordetzear zenituen galtza motxak eta sandaliak… baina hara! Donostiara iritsi da #Hertzainak fenomenoa… Euskal Herria tropikaltzen ari ote da? orain duzu aukera udan egin ez dituzun plan guztiak egiteko: bi metrotik behin turisten kontra jo gabe paseatu, pisu duin bat bilatu…
#YankeeGoHome #InonBainaAlaiagoaIzanenDa
SAGITARIUS
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Irakaslez inguratuta bizi zara eta ordezkapenekin gertatu dena gertutik bizi izan duzu. Barneratu duzu udaran lan egin zenuen tabernako kontratu prekarioa izateaz harro egon beharko zenukeela, badakizulako noiz egingo dituzun 12 orduko txandak. Oporrak iritsi zaizkizu eta gozatu, oraindik ez baita azken uda pasa.
#Udazkena #OrdezkaPenak
CAPRICORNIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Porrontxoen ondoren zin egin zenuen hurrengo bi asteburuetan mendira joateko plana egingo zenuela, baina ezin. Taberna zuloetako G erakarpen indarrek ez dizute hortik ateratzen uzten, baina ikusita izan duzun arrakasta, eutsi horri! Uda ongi dago baina udazkena da zirriak egiteko garairik onena! Pelikulak aukeratu, manta azpian ekosistema bat sortu… Negurako lagun bereziak ere orain egiten dira!
#TopManta #XirriMirrietaXirribitan #EdoHirutan