Uztaila, opor usaina

CANCER:
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Irlara egunpasa edo Ibizara oporretan? Eguzkitako krema edo zira? Txartelarekin edo txanponekin ordaindu? Toalla edo pareoa? Bikinia edo kuleroak? #ErabakitzekoGaude
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Iritsi da uda! Gora gu eta gutarrak! Maskara kenduta kalean! Zein beharrezkoa arnastea, ondokoa ikustea? Begirada galduko zaizu behin baino gehiagotan pertsona ederrekin hitz egitean. #OuYeah
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Eguzkitako krema eta betaurrekoak sartu dituzu poltsan. Ez ahaztu egunero pareoa ateratzea. Itsasoko urak garbituko zaitu, garai berriari hasiera eman. #EguzkiNonZaude
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Edozein planetara moldatzen zara, itsasoa eta mendia gustuko dituzu, txosna giro jendetsua eta baita uharteko arratsaldeko lasaitasuna ere. Zapaburius gure erreferente maitea, zure uda da, gozatu. #PutzutanPlistiPlasta
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Zenbat parranda bota gabe. Zenbat lo ordu sobera! Udarako prest zauden seinale! Musika alaia, garagardoa eta ekin dantzatzeari! #DantzaGaua
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Purpurinak erosi dituzu eta poltsan sartu. Baina hondartzarako kendu behar dituzula gogoratu, bestela brilli-brilliaren markak geldituko zaizkizu aurpegian! #UdarakoGauLuzeak
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Lanean notizi ona emango dizute eta tabernan dirurik gabe geldituko zara. Guztiak zarama nonbaitera. Zu nora zoaz? #BaHori
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Pintxopoteak luzatzen hasi zara. Hurrengo egunean ajea. Bai, aspaldi eduki gabe zenuen hori. Instagrametik ligatzetik tabernan ligatzerako saltoa emateko desiatzen. #OrainDaZureGaraia
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Musukoa kentzearekin batera aukera ederra duzu zure irripar polita erakusteko! nahikoa pasa duzu ezkutuan eta aprobetxatu purpurina jarrita are diztiratsuago agertzeko! #MuxuakBai
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Arrazionaltasunean lerratzen zaren honetan, garaia duzu gorputzari astindu bat eman pisutsu zaizkizun kateak etxean gordetzeko. Izurriteak izua hezurmuinetaraino sartua eduki duzu, baina hori bukatu da #KateakAstindu
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Amorruak ez dizu lasai uzten azkenaldian, eztena prest edozein solasaldi gatazka bihurtzeko gogoz. Arnasa hartu eta sartu itsasoan, kresalak barrua lasaitzen baitu eta horrek aldartea aldatuko dizu. #EztenaJeitsi
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Oporraldia antolatzen ari zaren honetan gomendioak: ez gehiegi planifikatu, egunka joan, bilatu bainatzeko lekua duen tokia eta batez ere, bidailagun irekiak topatu, beste bidailagunak zuen bidaira animatzeko #BakarrikEzinDaLagunekinBai
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Festarik festa joatea gogoko duzu eta uztaila aukera ederra da horretarako: Karmenak Kaian eta Añorgan, Madalenak… jendea ligatzeko gogotsu dabil, beraz, adi ibili jasotzen dituzun seinale beroei! #AdiSeinaleei