Uztailean jai daukagu!
CANCER
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Konfinamenduaren txarrenak igarota, orain 2020ko udaren txarrenak pasatzea tokatuko zaizu: parrandarik gabeko uda, izarrik gabeko gaua. Triatloi eta crossfit-aren sukarrean ez gorde zure penak.
#sukarra=covid
AQUARIUS
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Larunbatetako plana: goizean mendira, elkartean bazkaria eta iluntzean poteoa. Ez ahaztu eguzkitako krema: azal beltzarana oso sexya da, baina errea ez.
#Eneagraman1
PISCIS
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Bizikleta tailerrera eraman duzu eta lagunekin bizikleta planak antolatu dituzu udararako… Ez al duzu uste paseoko bizikleta baino zeozer gehiago behar duzula horretarako?
#Eneagraman7
ARIES
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Azken urteetako Durangoko azokako liburu guztiak irakurri zenituen konfinamenduan. Udan intelektualarena egin beharko duzu: egunkaria da irakurri gabe gelditu zaizuna!
#Eneagraman4
TAURUS
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Hondartzan karta jokoak eta liburuak. Surf postureoari barre. Batari eta besteari begiratu, keinu egin eta gero zuritoak. Jakin badakizu langabeziari onena ateratzen, bai!
#Eneagraman9
GEMINI
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Ari zaren arren flirt sasoiari ez diozu pagotxa atera oraindik. Azal-gosea duzu barruan. Lasai uda hasi besterik ez da egin! Jarraitu amuari tiraka: putibueltatik putikañara. #putieneagraman8
ZAPABURIUS
Otsailaren 29tik 31ra.
Agenda bete plan duzu, mundu guztiak zurekin planak egin nahi ditu eta zu etxetik mugitu gabe… zure balorea eta distira konfinamenduan are
agotu egin dira… ze ederra zaren!
#zapafan #onena
LEO
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Oporrak Zarauzko kanpinean gustura asko egingo dituen hori zara Leo. Jendearen frustrazioak ulertu ezin: zer pasatzen da ba, aurten ez bagoaz Mexikora eta gero Kanbodiara?
#EkoUda2020
VIRGO
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Uztailaren onena Zurriolako jazz gauak. jazz zale egiten zaren gau hori: beltz eta saxofoi-jole amesten zarena, Heinekenen karpan garagardoa zazpi euroan ordaindu dezakeen zalea.
#ZaleZale…IaBale
LIBRA
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Surf ikastaroan izen ematen pentsatzen bazaude, aurrera. NASAk, erratzak zutik egoteko eguna iragarri bezala, udan astro fenomeno berezi batek uretan giza gorputzak zutitu mantenduko direla iragarri du.
ESCORPIUS
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Estresatuta zabiltza konfinamenduaren leuntzea dela eta, baina lasai hartu uda bete betean sartuta, suaren bueltan egindako festa txoroetan aurkituko duzu lasaitasuna.
#SUAbeSUAbe
SAGITARIUS
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Mila planetan eman duzu izena eta orain zaila egiten ari zaizu aukeratzea… zer hobetsi? plan txoro eta inprobisatuaren alde jakina! uztaren hilabetean jasotzea tokatzen zaizu eta!
#uztailanjaso
CAPRICORNIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Kultur zale amorratua zara, baina ez zara ohitzen segurtasun distantzia mantentzen… notatxoak ondokoari uztea aukera bat izan daiteke…
#sexgurtasuna #notaematen