Francoren momia Egiatik ibili da Erorien Haranetik irten ostean
Erabat galduta eta Madrilgo Erorien Haranera bueltatu nahian agertu zen Francisco Franco diktadorearen momia Egian ostegun gauean. Hainbat senidez lagundurik, auto-stop egiten aritu zen, batek edo bestek bere hilobira bueltatuko zuelakoan.
Kaletik oihuka, haranetik bota egin dutela salatu zuen, eta baita Manuel Fragak eta Felipe Gonzalezek halakorik onartuko ez zutela ere. Auzoan ez zuen, ordea, haranera bueltatuko zuen lagunik topatu eta, maleta eskuan zuela, diktadore zonbiak Egiatik alde egin behar izan zuen.
Eta hau?
— Aintzane Muguruza Mendarte (@aintzanemug) October 24, 2019
Ez dute ondo Berrobiratu, eh!!!
Egian pic.twitter.com/BnXtsFT58i