Kapitolioko erasotzaileak Parte Zaharretik ibili dira
Pandemia dela eta, aurten ez da inauteririk ospatu Donostian, baina donostiarrek ez dute umorea galdu, eta batzuk mozorrotuta atera dira kalera. Beste urte batzuetan baino jende gutxiago mozorrotu da, baina egunak aurrera egin ahala, gero eta herritar gehiago animatu dira mozorroak jartzera. Parte Zaharrean, esaterako, Amerikako Estatu Batuetako Kapitolioa eraso zuten Donald Trumpen jarraitzaileak agertu dira, eta Ikatz kalea errepublikazale bihurtu dute. Gainera, Eneko Goia alkatearekin topo egin dute, eta elkarrekin argazki bat egin dute Parte Zaharrean.
Kapitolikoez gain, Metroko langile talde bat ere agertu da Bulebarrean; dirudienez, atseden eguna izan dute gaur, eta Kontxako tuneletik atera dira. Marinel bat eta dantzari sevillar bat ere iritsi dira Donostiara. Era berean, hainbat nerabe talde ibili dira Donostiatik animaliaz jantzita.