Mila esker, Zaporeak
Wohou artistak Zaporeak proiektuko boluntarioen lana eskertu du, eta ikusgarritasuna eman nahi izan dio errefuxiatuen aferari.
Wohou grafitilariak Zaporeak proiektuaren aldeko horma-irudia egin du Kontxan. ‘Refugees welcome, SOS Moria’ eta ‘Mila esker, Zaporeak’ idatzi du. Eskerrak eman dizkie lanean ari diren boluntarioei, Grezian bertan egiten ari diren lanarengatik eta baita Euskal Herrian egin duten janari bilketarengatik ere. Errefuxiatuak bizitzen ari diren egoera larria dela ohartarazi, eta ikusgarri egin nahi izan du: «Nire ingurukoekin hitz egiten, konturatu naiz askok ez dutela Morian gertatutakoaren berri».