
Frankismoaren amaieraren hastapenetan, lan gatazka ugari izan ziren, askotan, eskubide politikoen aldarrikapenarekin eskuz esku joan zirenak. Mende erdi bete da Lasarteko Michelin fabrikako langileek gurpila gelditu eta ehun eguneko grebari ekin ziotenetik. Grebalariek eratutako antolaketa egiturak eta elkartasun sareak inflexio puntu bat izan ziren, gerora eredu bilakatu zirenak, itxurazko porrotari buelta emanez.

Bera ere izan da Donostiako ‘pertsonaia’ bat, urte luzez. Loiolan, ezinbesteko bat. Hamaika diziplina probatu ditu Ander Edo Martinek (Loiola, 1990), eta irmotasunez esan dezake orain, irakaslea izateaz gain, ipuin kontalaria ere badela. Besteak beste, Donostiako Musika Hamabostaldian aritzen da ipuinak kontatzen, historia eta istorio tradizionalen maitale fin hau.

Baserri maitatua zen Herreran Peruene, historia luzekoa. Hainbat mendeko historia zuen, eta auzoan zutik iraun zuen azkena izan zen. Gaurko egunez eraitsi zuten, duela hogei urte.

Euskadi Surfari GKEa 2023an jaio zen, ideia argi batekin: surfa gizarteratzeko tresna gisa erabiltzea. Proiektuaren atzean, itsasoarekin eta aktibismo sozialarekin lotura handia duen familia bat dago. Egunotan, Bigarren Olatua egitasmoa garatzen ari dira.